Historia eta memoria ardatz

Bizkaie! 2023-05-11 11:24   Kulturea

Eztabaidak Literatureagaz XXI. mendean topaketea hilaren 16an, Bilbon

Edurne Portela (https://edurneportela.com/bio/) | Ikusi handiago | Argazki originala

Hitzordua 19:00etan hasiko da Bilboko Udaleko Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian eta Elena Sierra kazetaria izango da moderatzailea.

Alkarrizketan, Historia ikasteak bere lanetan dauen eraginaz, bazterretatik datozenei ahotsa emoteaz eta iragana errespetuz kontetako moduaz berba egingo dabe.

Edurne Portela

Literatura Hispanikoetan doktorea da Carolina-Chapel Hill Unibersidadean (AEB). Literatura irakasle titularra izan da Lehigh Universityn (Pennsylvania) 2015era arte. Haren ikerketa akademikoaren ibilbidean, artikulu ugari eta Displaced Memories: The Poetics of Trauma in Argentine Women Writers saiakerea argitaratu zituan. 2016an, Galaxia Gutenberg-en argitaratu eban, El eco de los disparos: Cultura y memoria de la violencia, kulturea Euskadin indarkeriaren iragana ebazteko tresna lez aldarrikatzen dauen saiakerea. 2017ko irailean argitaratu eben Galaxia Gutenberg-egaz eta idazlearen lehen eleberria, Mejor la ausencia, 1980ko hamarkadako Euskadi postindustrialean ikertua, Madrilgo Liburudenden Gremioko fikzinozko urteko liburu onenari 2018ko Saria jaso ebana. 2019an argitaratu eban bigarren eleberria, Formas de estar lejos, zigilu berean. José Ovejerogaz batera, Vida y ficción (2017) dokumentala egin dau. 2022an, Euskadi Saria irabazi eban. Maddi y las fronteras, Portelaren azken liburua, martian heldu zan liburu-dendetara.

José Ovejero

Madrilen jaio zan eta Geografia eta Historian lizentziaduna da. Interprete lanak egiten ditu Bruselan. Lan ugari argitaratu ditu, besteak beste, poema-liburuak, bidaia-liburuak, saiakera edo kontakizunak, baita hainbat eleberri be. Ovejeroren lan batzuk alemanera, italierara, portugesera eta nederlanderara itzuli dira. Haren liburuek hainbat sari jaso ditue. La ética de la crueldad saiakereak Anagrama Saria, Bento Spinoza Saria eta Estado Crítico Saria eskuratu zituan. La invención del amor recibido eleberriak Alfaguara saria jaso eban 2013an. 2017an, Juan Gil-Albert Poesia saria irabazi eban Mujer lenta liburuagaitik. 2022ko irailean, Mientras estamos muertos, narrazino liburua argitaratu eban.

Bidebarrieta Kulturgunea Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kultureari eskainitako gunea da. Helburu ditu kulturea, literaturea eta zientzia landu eta sustatzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu