Magiaren Topaketea Bilbon

Bizkaie! 2023-05-11 08:43   Kulturea

Euskadi osoan ibilbide eta historia luzeena dauen udal-jaialdia, Bilboko 3. barrutian egingo da. 

Magiaren Topaketea Otxarkoaga – Txurdinagara helduko da eta bart Asier Kidamek Aro y Milagros obrea eskaini ondoren (Umoreak eta soinubanda berezi batek inguratuta, publikoak mirari txikiak biziteko aukerea izango dau), gaur, hilak 11, 19:00retan, Dramagia arloaren barruan, "Mujeres en la magia, el secreto mejor guardado" izenburuko berbaldiaren txandea izango da, magian ondo gordetako sekretuari buruz: emakumeek arte horretan izandako zeregin garrantzitsua, pasadizo bitxien eta gaur egungo ilusionismorako ezinbestekoak izandako emakumeen ibilbidearen barri emongo dabe.

Bihar, maiatzak 12, arratsaldeko 18:00retan, Izarren Gala Handia. Made in Euskadi: Tor + Txoborro, Jon Zabal, Asier Kidam eta Mago Sun. Aurkezlea: Bea Larrañaga:

Euskal Magoak on Stage 2021 galearen erantzun bikainaren ondoren, Tor eta Txoborro, Jon Zabal, Asier Kidam eta Mago Sun izango dira hitzordu berezi honetan. Euskadiren talentua harrigarria izango da bere barrikuntzakaz. Ilusionismoaren artearen diziplina askoren aukeraketea izango da agertoki berean: Magia bisuala, komedia magikoa, mentalismoa eta magia ikusgarria. Hori izango da, hain zuzen be, munduarentzat hemengo artistakaz egingo dan gala parebako honen amaierea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu