Santamariñazar mendian miaketa arkeologikoak egingo ditu Aranzadik

Bizkaie! 2023-05-10 08:35   Kulturea

Gerediaga Elkartearen enkarguz eta Elorrioko Udalaren laguntzeari esker egingo da jarduerea.

Aranzadi Zientzia Alkartea | Ikusi handiago | Argazki originala

Azkorea (Aranzadi Zientzia Alkartea

Elorrioko lurretan, Santamariñazar mendiaren hegoaldeko magalean egingo dira miaketak, maiatzaren 14an. Santamariñazar Elgetako mendien tontorra da, Zaldibar eta Elorrio udalerrien arteko mugan. Mendiak tontor bi daukaz, iparraldekoa (669 metro) gurutzeduna, eta hegoaldekoa (675 metro).

Guda zibilaren sasoiko lubakiak ezagunak dira ingurunean. Auzazko aurkikuntza barri bi be egin dira bertan, Euskal Prospekzino Taldeen eskutik: bata, erromatar txanpon batzuk tontor nagusitik gertu eta bestea, brontzezko azkora bat magalean. Hain zuzen be, aztarnategia egon daitekeela planteetako oinarria
emon dabe aurkikuntza biek. Horregaitik, auzazko aurkikuntzak egon ziraneko lekuak miatuko dira.

Metaketa arkeologikoa konserbatzen dn frogatu eta, holan bada, konserbazino egoerea, izakerea eta kronologia zein dan aztertuko da. Holan, metaketa arkeologikoa dagoala egiaztatu ezkero, C14 bidezko datazinoak egiteko laginak jasotea aurreikusten da.

Ezer barririk topauko balitz, ganera, landa-lana amaitu ostean jasotako materialaren garbiketea, siglaketea eta inbentarioa egingo da.

Landa-lana maiatzaren 14an egingo dabe Aranzadi Zientzia Alkarteko teknikariek. Interesa daukanak lanak zer diran eta zelan egiten diran bertatik bertara ikusi eta ezagutzeko aukerea izango du. Horretarako, domekan, goizeko 11:30ean, Santamariñazar tontorrean (kurutzeduna) hitzordua izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu