2023/05/12 18:30

Markina-Xemeingo Uhagon Kulturgunean. | Berbaldiak

'Matematika eguneroko bizitzan'. Hizlaria: ELI ALBERDI ZELAIA

18:30

Eli Alberdi Zelaia, Markina-Xemeindarra. Matematikan lizentziaduna eta doktorea. Bilboko Injinerutza eskolan (UPV/EHU) egin eban doktoretzea, Matematika Aplikatua sailean. Doktorautza tesiaren izenburua: Ekuazino
diferentzial zurrunak ebazteko zenbakizko metodoak. Elementu Finituen metodoaren diskretizazinoaren aplikazinoa.

Lea Artibai ikastetxean (Mondragon taldeko kooperatiba) egin eban lana 1998-2011 epealdian. Bertan bigarren hezkuntzan (Batxilergoa eta Prestakuntza Zikloak) eta injinerutzan klaseak emon zituan. 2011tik Bilboko Injinerutza eskolako irakaslea da, Matematika Aplikatua sailean. Irakasten dituan irakasgaiak: Informatikea, Aljebrea eta Geometria eta eredugintzeagaz lotutako irakasgaiak graduan eta masterrean.

Hainbat ikerkuntza eta dibulgazino artikulu, zenbait liburu, kongresuetako aktak argitaratu ditu eta, horrezaz gan, ikerketa egonaldiak egin ditu University Crete (Grezian), University Queensland (Australian), University KAUST (Saudi Arabian), Archimedes Center for Modeling, Analysis and Computation (Grezian) eta Pontificia Católica de Valparaison (Chilen). Applied Mathematical Modeling, Statistics and Optimization (MATHMODE) ikerketa taldeko kidea da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu