Miguel Hernández bueltan da
2023-05-09 09:40 KultureaPabilioi 6 Aretoan, antzezlana eta errezitaldia egingo dira poeteari gorazarre egiteko.
Maiatzean Miguel Hernández Pabilioi 6ra bueltauko da Miguel Hernandez, que estas en los cielos antzezlana eta Versos y Cartas errezitaldi poetikoa eskainiko jakozalarik.
Pablo Nerudak poeteari buruz idatzi zituan berbakk gogoratuko ditugu: Recordar a Miguel Hernández es un deber de España, un deber de amor. Pocos poetas tan generosos y luminosos como el muchachón de Orihuela...¡Nos toca ahora y siempre sacarlo de su cárcel mortal, iluminarlo con su valentía y su martirio, enseñarlo como ejemplo de corazón purísimo! ¡Darle la luz! ¡Dársela a golpes de recuerdo, a paletadas de claridad que lo revelen!... Eta Miguel Hernández poeta eta artzainari omenaldi txikia egingo deutsagu.
Miguel Hernandez, que estas en los cielos obran Miguel Hernández poetearen bizitzea kontetan deuskue, oso gazte zala etxean lagundu ahal izateko, eskolea itxi behar izan eban poetearen bizitzea. Ezelako deliturik egin barik be, kartzela zigorra jaso eta 31 urte baino ez zituala, espetxe frankista baten hilten itxi eben. Lurrari lotutako olerkariaren biografiaren gainbegirada bat da hau. Ez daigun ahaztu bere historia eta, horregaz batera, aldarrikatu daiguzan haren figurea eta hegaldi poetikoa. Unai izquierdo antezlanaren egileak dinoan lez: Poetak behar ditugu, hil egiten deuskuezalako, hil egiten jakuzalako eta barrien zain gagozan bitartean, ondo dago handiak gogoratzea....
Gorka Martinek zuzendu dau antzezlana; Irene Bau, Alfonso Díez eta Yeray Vazquez izango dira poetearen inguruko personaiak antzeztuko dituen aktoreak eta Unai Izquierdo egilea izateaz gan, Miguel Hernandez bera hazurmamitzeaz arduratuko da. Espazio eszenikoaren arduradunak María Casanueva eta Susana Díez dira, Fernando Alcáuzar argiztapen-diseinuarena, Alaitz Cabriada jantziena eta Yeray Vázquez soinu-espazioarena.
Versos y cartas errezitaldi poetikoak osotuko dau antzezlana Ramón Barearen eskutik, Ainhoa Rincónen laguntzinoagaz (musika-zuzendaritzea, ahotsa eta biolina), Pedro Martinezegaz (ahotsa eta txeloa) eta Maite Olmosegaz (ahotsa eta pianoa) batera:
Antzezlana maiatzaren 12tik 28ra taularatuko da eta antzezlanak barikutik domekara izango dira; errezitaldi poetikoak, barriz, maiatzaren 14an eta 28an izango dira, saio bi baino ez, matinalak, eguerdiko 12:00etan. Ikuskizun bietarako sarrerak hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!