Badator VIII. Zurrunbilo

Bizkaie! 2023-05-09 08:51   Kulturea

Arte eszeniko garaikideen euskerazko jaialdia maiatzaren 12tik 14ra Gasteizen.

Zurrunbilo jaialdia maiatzean egingo da, euskerazko sorkuntza eszeniko garaikideari denporea eta espazioa eskaintzeko. Horretarako, publiko barria erakarri, bertokoen konplizidadea sortzen eta beste lurralde historiko batzuetako programa eszenikoekin loturak sortzen saiatuko dira atontzaileak, hori guztia diziplinarteko ikuspegia ardatz hartuta.

Aurten, jaialdiaren zeharkako helburua publiko gazte barriak erakarri eta arte eszeniko garaikideak etorkizuneko belaunaldietara hurreratzea izango da. Horregaitik, proposamen eszenikoen aukeraketa zorrotza egiteaz gan, jaialdiaren zati bat artistak dagozan lekuetako batera eroan zan, Gasteizko unibersidade campusera, hain zuzen be. Hitzordua maiatzaren 3an izan zan, Arabako Campuseko Unibersidade Pabilioian, programa bikotxari ekinez; hasteko, 17:30ean, Amaia Bono artisteak Belarri Prest, euskerazko proposamena aurkeztu eban; lanak, euskaldun barrien ikuspuntutik kontauta, hizkuntzearen eta ikasketa prozesuaren azterketea egiten dau: Identidadea, itzulpena, akatsa, kulturea, berbak, biografia. Ondoren, 18:30ean, Arte eszeniko garaikideak Arabako emakume sortzaileen eskutik izenburuko mahai-inguruari ekin jakon, Marina Suarez, Edurne Azkarate Josune Vélez de Mendizabal eta Amaia Bono tartean zirala. Foro horretan, Zergaitik ez dira gazteak antzerkira etorten? galdereari erantzuten saiatu ziran.

Hitzordu horren ondoren, jaialdiak ohiko formatuan jarraituko dau, maiatzaren 12an, 13an eta 14an, Baratza aretoan. Astegoien osoan, 5 ikuskizun eskainiko dira eta Artxibo Biluzia dokumentazino tailerra egingo da Metrokoadrokaren eskutik.

Parasite Kolektiboak eta Baratza Aretoak atontzen dabe Zurrunbilo, Gasteizko Udalaren, Eusko Jaurlaritzearen, Laboral Kutxearen eta EHUren babesari esker.

Sarrerak

Arabako Unibersidade Campusean egiten diran jarduerak doban dira baina erreserbea egin behar da. Zurrunbiloko ikuskizun guztietarako ganerako sarrerak be eskuragarri dagoz www.salabaratza.com webgunean.

Zurrunbilo 2023

Maiatzak 12

Satiro Xanti Agirrezabala + Meteo Miren Narbaiza eta Itziar Garaluce.

Maiatzak 13:

Artxibo Biluzia, dokumentAKZINOA lantzeko performance tailerra.

Igaro Maren Basterretxea + Uraren Oldea Peru Galbete.

Maiatzak 14:

Eresia, lurra arin bekizu, ama Oier Zuñiga.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu