Bruselako hiztun komunidade flamenkoaren ordezkaritza instituzional bat Euskadin dago
2023-05-09 08:35 KultureaGure hizkuntzearen errealidadea ezagutzeko etorri dira.
Bruselako hiztun komunidade flamenkoaren ordezkaritzan Brusela uriburu-eskualdeko Parlamentuko kideak dagoz, Bruselako Flamenkoen Parlamentua izenez ezagutzen dan ganberako parlamentariak dira. Batzarreko zortzi ordezkari Euskadira etorri dira bertoko hizkuntza-errealidadea ezagutzeko helburuz eta euskerea sustatzeko politika publikoak, erakundeetan, hezkuntzan edo ekonomian, bertatik bertara ezagutzeko hainbat bilera egingo ditue, izan be, flamenkoa Belgikako herritarren gehiengo baten hizkuntzea bada be (% 60 gitxi gora-behera), Brusela uriburu-eskualdean hiztun-komunidade flamenkoa gitxiengoa da (% 20).
Egunotan Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriagaz eta Hizkuntza Politikako sailburu Miren Dobaranegaz izan dira: Euskadiko errealidade soziolinguistikoa aztertu dabe, baita urteetan zehar euskerea sustatzeko egin diran politikak be.
Datozen egunetan, besteak beste, Eusko Legebiltzarreko, Euskal Herriko Unibersidadeko, Mondragon Taldeko, EITBko, Guggenheim Bilbao Museoko, Euskaltzaindiako, AEK-ko, Topaguneko, Tabakalerako eta Etxepare Institutuko ordezkariakaz be batzartuko dira.
Bisita instituzionala maiatzaren 12an amaituko da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!