'Etena' goiburuko GetxoPhoto bagilaren 2an hasiko da
2023-05-09 07:45 KultureaGetxon, Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan.
Jaialdiaren hasieran Maria Ptqk komisario barriaren eta Getxora etorriko diran artisten eskutik hasiko da GetxoPhoto, besteak beste, Julieta Tarraubella (Argentina), Liz Hingley (Erresuma Batua), Miguel Leache (Iruñea), Susana Blasco (Bilbo), Arturo Soto (Mexiko), Maider Jiménez (Gasteiz), Matthias Ley (Alemania), Mattia Balsamini (Italia), Gheada (Bilbo), Hannah Collins (Erresuma Batua) edo Esmeralda Kosmatopoulos (Grezia).
Zenbaitek dinoe Opening-a dala Jaialdia ikusteko lekurik onena, momentu horretan azaltzen baitau komisarioak programazino artistikoari buruzko bere ikuspegia, edizino honetako narratibea. Hori bai, gogoratu lehenengo izena emon behar dala hemen.
Raül Refree
Aurtengo soinu-bandea Raül Refreeren eskutik dator (musikaria, konpositorea eta produktorea). Musikea entzuteak sekula egon ez garen dimensinoetara eroaten gaitu, irudimena piztu egiten dau. Irudimenaren jaurtitzaile hutsezina da eta edizino honetan Raül Refreek musikariak aktibetan dau, Milton Nascimento, Oneohtrix Point Never, Ryuichi Sakamoto eta Alva Noto mitikoak, Alice Coltrane, Estrella Morente, Lucio Battisti edota Mikel Laboaren Txoria txori klasiko euskaldunaren bidez. Jaialdiaren gaia beste begirada batetik ikusteko modua da. Bilatu playlist hau gure Spotify kanalean, emon play-ari eta gozau etena.
Girls from Today
Aurten be Jaialdiaz gozau ahal izango dogu Filmin zinema plataformeari esker, izan be, edizino honetako gaiaren inguruan dabizen telesail eta pelikulak izango ditugu errepertorioan. Sartu, bilatu Getxophoto Kanala eta etena egin Girls from Today-ko fanzine eta komunidade digitalaren editoreak egindako aukeraketeagaz.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!