Euskadiko Lanbide Heziketak 2023-2024 ikasturterako izena emoteko epea edegi dau

Bizkaie! 2023-05-08 12:57   Kulturea

Eskaintza ia 4.000 plazatan handitu dabe.

Euskadiko Lanbide Heziketeak datorren ikasturtean Lanbide Heziketearen eta Unibersidadearen arteko 264 lotura-bide eskainiko ditu, Goi Mailako 75 heziketa ziklotatik 59 unibersidade-gradutara. Gaurtik, maiatzaren 8tik aurrera emon ahal izango da izena Lanbide Heziketan, on line edo Lanbide Heziketako ikastetxeetan bertan.

Jorge Arévalo Lanbide Heziketako sailburuordeak, Nicolás Sagarzazu Plangintza eta Antolaketako zuzendariagaz batera, gaur goizean egindako prentsaurrekoan, 2023-2024 ikasturterako Euskadiko Lanbide Heziketarako matrikulazino-kanpainearen xehetasunak emon ditu. Matrikulazinoa zabalik dago gaurtik maiatzaren 26ra bitartean.

Euskadiko Lanbide Heziketeak datorren ikasturtean 58.910 plaza eskainiko ditu, hau da, 2022-2023 ikasturte honetan baino 3.920 plaza gehiago. Honek % 11,47ko igoerea esan nahi dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu