Bidaideak BSR taldeak Kopako txapeldun eta Liga Erregularrean hirugarren sailkatuta agur esan deutso denporaldiari

Bizkaie! 2023-05-08 07:45   Kirola

Bidaideak Bilbao BSR taldeak beste denporaldi historiko bati amaierea emon deutso.

Adrián Yañezek entrenau eta zuzentzen dauen taldeko kideak, Txema Alonso klubeko presidenteagaz batera, Bilboko udaletxean izan dira eta Juan Mari Aburto alkategaz, Itxaso Erroteta Kirola eta Gazteria Saileko zinegotzia eta Udaleko alderdi politikoen ordezkariakaz batu dira.

Bidaideak Bilbao BSR taldeak beste denporaldi historiko bati amaierea emon deutso, izan be, kapaz izan dira Kopako txapeldunaren titulua barriro irabazteko, Europako txapeldunordearen titulua irabazteko eta liga erregularreko podiumean sartzeko, sailkapeneko hirugarren postua lortuta.

Bidaideak Bilbao BSR taldea errubera-jarlekuko Saskibaloi Kopako txapeldun izan zan pasa dan apirilaren 23an, Amiab Albaceteri finalean 72-80 irabazita. Holan, bada, Bilboko taldeak barriro irabazi dau titulua, igaz irabazitakoari eutsiz. Titulu bi horreetan bigarrena apirilaren 30ean jokatu zan eta, ordukoan, Bilboko taldeak ez eban irabazi Santo Stefano taldea Euroligako finalean, azken emoitzea 69-53 izan baitzan; gauzak holan dirala, Europako lehiaketan txapeldunorde izan ziran.

Azkenik, Bidaideak taldeak, denporaldi erregularreko azken partiduan, irabazi egin eban etxean, Txurdinagako kiroldegian, FDI Leganes taldearen kontra eta hirugarren lekuan geratu zan Ligan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu