Kattin Madariaga arantzarra txapeldun Nafarroako Eskolartekoan
2023-05-08 09:35 BertsolaritzeaKattin Madariagak eta Eki Mateorenak Euskal Herrikoan kantauko dabe.
14 eta 18 urte bitarteko zazpi bertsolari gaztek kantau eben: Antton Ciriza Saragueta (Iruñea) Beñat Mendiola Ruiz de Galarreta (Iruñea), Eki Mateorena Zozaia (Leitza), Garikoitz Agirre Soto (Zugarramurdi), Kattin Madariaga Apaolaza (Arantza), Loitzate Goñi Elortza (Bera) eta Manex Leone Baraibar (Iruñea).
Bertsolari arantzarrak Saioa Alkaiza Nafarroako Txapeldunaren eskutik jaso eban txapela. Beste sari bat be izan da Nafarroako Eskolarteko Txapelketan, Oinak buruan saria. Kasu honetan, Manex Leonek irabazi eban sari hori. Nerea Bruño Nafarroako Bertsozale Alkarteko buruak emon deutso garaikurra.
Maialen Belarrak aurkeztu eban saioa eta Amaia Telletxea, Joseba Beltza eta Nerea Bruño ibili ziran epaile lanetan.
Kontuak kontu, maiatzaren 26an (Larraunen) eta bagilaren 2an (Etxaurin) jokatuko dira Nafarroako Bertsolari Txapelketako aurrekanporaketak. Hamabi bertsolarik hartuko dabe parte eta horreetatik zazpi sailkatuko dira urriaren 7an hasiko dan den txapelketan kantetako.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!