Virginia Diaz Basque Teameko arraunlariak urrea irabazi dau Zagreb urian

Bizkaie! 2023-05-08 07:50   Kirola

single scull-ean Zagrebeko Munduko Kopan.

Sevilla, Galizia eta Sierra Nevadatik igaro ondoren, egindako lan guztia erakusteko ordua heldu da. Virginia Diazek ondo ekin deutso denporaldiari eta urrea irabazi dau nazinoarteko lehenengo hitzordu nagusian, skiff-ean, munduko zirkuituari jagokon Zagrebeko (Kroazia) Munduko Kopan. Erakustaldi ederra eta urduritasuna ondo kontrolauta, estropadearen azken zatian erasoa joteko uneari zuhurtziaz itxaron deutso. Bihotzekoa eragiteko moduko azken partziala egin dau eta, horren ostean, lasterketea argazki finish-aren bidez erabagi behar izan da.

Sailkapen txandea irabazi eban 07:37.09ko denporea markatuta. Virginia bigarren izan zen ia estropada osoan zehar, baina azken 500 metroetan, sekulakoa egin eban eta horrela zuzenean pasau zan A finalera.

Finalean be antzeko egoerea bizi izan doguda. Virginiak 3. kalean egin dau arraun eta behetik gora joan da. Hirugarren postuan ibili da eta leku horri eutsi deutso ia proba osoan zehar. 500 metroetan Lenka Luksova txekiarrarengandik eta Aurelia-Maxima Katharina Janzen suitzarrarengandik 1:51ra egoan arren, fiferentziak behera egin eta txekiarraren eta suitzarraren arteko burrukea egongo zala pentsau arren, Virginiaren ezustekoa etorri da. Distantzia 1:18ra murriztu da eta Diaz Janzen harrapatzera joan da, suitzarrak azken txanpan txekiarra gainditu baitau. Azken 500 metroetan, Virginiak indar guztiak atara ditu bere arerioa kinka larrian jarteko. Azkenean, biak batera heldu dira helmugara eta estropadea argazki finisharen bidez erabagi behar izan da. Virginiaren pozezko keinuak adierazgarriak izan dira epaileek erabagia hartu dabenean. Virginiak irabazi du 07:33.93ko denporea eginda, Janzen suitzarrak bigarren postua bereganatu dau 07:33.95eko denporea eginez eta Luksova txekiarrak hirugarrena 07:37.43ko markeagaz.

Badirudi Basque Teameko arraunlariak lehen Munduko bi Kopetan B final batzuk jokatu ondoren, 2022ko abuztuan Munichen (Alemania) jokatutako Europako Txapelketako A finalean sartu zan, bosgarren postuan amaituz, baita irailean Racicen (Txekiar Errepublika) jokatutako Munduko Txapelketan be, seigarren izan zalako.

Virginiaren lorpenaz gan, Izaskun Echanizek gaur zidarrezko dominea irabazi dau lemazainik bakoko laukoan. Santurtziko arraunlaria, Iria Jarama, Maria Frenanda Valencia eta Olivia del Castillogaz batera, bigarren postuan helmugaratu da 06:50.93ko denporeagaz, Txileko laukotearen atzetik amaituz (06:46.34). Izaskunen taldea bigarren postuan jarri da estropadea hasi danetik eta plaza horri eutsi deutso estropada osoan zehar, 500 eta 1.000 metroetako erreferentziek adierazoten daben legez.

Gimnasia Erritmikoan, Salma Solaunek zidarra irabazi dau Portimaoko Munduko Kopako bost uztaien finalean. Taldeak urrea irabazi dau all-around edo sailkapen nagusian eta final bietan jokatu dabe, bost uztaietakoa eta ariketa mistokoa pelota eta zinteagaz: Lehenengoan bigarrenak izan dira eta bosgarrenak bigarrenean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu