Gerediaga Alkarteak eta Durangoko Udalak seigarren urtez martxan jarriko dabe Sormen Bekea
2023-05-04 12:24 KultureaLanak irailaren 21era arte aurkeztu daitekez
Egitasmoaren helburua euskerazko sorkuntzea sustatzea eta sortzaile barriei bidea erraztuz euren lana ezagutzera emotea da. Sortzaile barriaren proiektua zirkuitu profesionalean bere lehen edo bigarren lana izatea hartuko da kontuan. Era berean, 18 urtetik gorakoa izatea eta banaka zein taldeka aurkeztu ahal izango dira. Familia transmisinoan eragingo dauen eta sortzaile barri baten egitasmoari emongo jako saria (15.000 euro).
2023an, ume eta familiei zuzendutako edozein disziplinatako edo disziplinen arteko buztarketatik landutako Sorkuntza Lana sarituko da. Lana ikuskizun bat izan daiteke (zirkua, antzerkia, ipuin kontaketa...) edo euskarri bat (mahai jolasa, musikea, bideoa...), baita horreen arteko nahasketa bat be.
Sarituko dan proposamena, 2024an, Saguganbara guneko eskaintzetako bat izatea be bada helburua.
Aurreko bost edizinoetan, literaturea, musikea, ikus-entzunezkoa, proiektu digitalak eta arte eszenikoko proposamenak saritu dira. Honako honeek:
2018: ATOPIArpg euskerazko rol jokoa (literaturea).
2019: Kai Nakai. Iratxe Agileraren lehenengo lana (musikea).
2020: Bañolet. Lau ataletako telesaila (ikus-entzunezkoa).
2021: Barraka. Bideojokoa. Egilea: Ibai Aizpuru.
2022: Eukalyptus jantza-antzerkia, Jon Ander Urresti sortzailearen proposamena (58. Durangoko Azokan estreinauko da.
Oinarriak, informazino gehigarria eta formularioak honako esteka honetan eskuragarri izango dira: www.duragokoazoka.eus
Urtebeteko epea izango dau hautatuak lana amaitzeko eta 59. Durangoko Azokan (2024an) erakutsiko dau emoitzea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!