Arte Proiektuak gauzatzeko beken deialdia 2023 martxan

Bizkaie! 2023-05-04 07:48   Kulturea

Estudio lagapena eskaintzen dau BilbaoArtek.

BilbaoArte Fundazinoak kulturea indartu eta arte sormena bultzatzeko, BBK Fundazinoagaz alkarlanean arte proiektuak gauzatzeko ondorengo beka deialdia argitaratu dau.

BilbaoArte Fundazinoaren ezaugarriak dirala eta (honen instalazino teknikoak eta lantalde profesionala) deialdira aurkezten diran proiektuek BilbaoArtek eskaintzen dituan baliabide eta aukera
tekniko nahiz profesionalei probetxu atarateko egokitasuna azpimarratu nahi da.

Esangura honetan, Fundazinoko ekipamendu tekniko eta bertako teknikoen aholkularitzea eta kolaborazinoa erakusten dabenek BilbaoArte Fundazinoaren instalazino nahiz lantalde profesionalaren beharrik bako beste artisten proiektuen aurrean lehentasuna izango dabe.

Ondorioz, Egoitzea beka aktibo honeetan baloratuak izango dira euren aurkezpenean Irudi digitala, Media Lab, Eskultura eta Serigrafia eta grabaduko lantegien erabilera dokumentetan daben lanerako egitasmoa eransten dabenak (webgunean BilbaoArtek artisten zerbitzura jarritako teknologia eta bitartekoei buruzko informazinoa konsultau daiteke).

Gehienez 10 beka iragarriko dira. Bekadunek aldi baterako estudio bat izango dabe BilbaoArte Fundazinoan eta horrezaz gan, produkzino gastuetarako 5.000 euroko dirulaguntzea izango dabe 10 hilabeteko beketarako eta 2.500 eurokoa bostekoetarako. Bekadunek zentroak bere produkzino-lantegietakon ganerako azpiegituretarako sarbidea be izango dabe.

BilbaoArtek bere instalazinoen erabilerea errazteaz gan (webgunea bisitau Fundazinoaren ekipamendu zehatza ikusteko), lantegietako lantalde teknikoaren partetik, behar teknikoen aurrean, erantzun eta lagunduko dan aholkularitza zerbitzua ezartzen dau.

Proposamenak bialtzeko epea bagilaren 2an amaituko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu