Jon Benitok eta Aritz Gorrotxategik irabazi dabe Kritikearen Espainiako saria

Bizkaie! 2023-05-03 07:45   Kulturea

Lagun miñak eta Uda betea dira obra saridunak.



Lagun miñak
Jon Benito zarauztarraren lanak narratiba saileko saria eta Aritz Gorrotxategi donostiarraren Uda betea poesia sailekoa dira irabazleak.

Literatur Kritikarien Espainiako Alkarteak Kritikearen Sarien irabazleak iragarri ditu eta euskal literatureari jagokonez, Lagun miñak Jon Benitoren ipuin bilduma poetikoa (narratiba saila) eta Uda betea Aritz Gorrotxategiren poesia liburua (poesia) zan izan dira irabazleak.

Ganerako hizkuntzetan, De bestias y aves Pilar Adonen eleberria eta Clamor en la memoria Dionisia Garciaren poema liburua (gaztelania), El dit de Déu Raquel Ricarten eleberria eta El rastre nival Àngels Marzoren poema liburua (katalana) eta Ninguén queda Brais Lamelaren eleberria eta Materia Yolanda Castañoren poesia liburua (galegoa) izan dira irabazleak.

Atzerriko hizkuntzaren atalean, Mircea Cartarescu errumaniarraren El ala derecha lana izentau dabe irabazle.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu