Bermeo Tuna Forum Bilbon
2023-05-02 07:40 KultureaBermeo Tuna Forum arrantza arloan ezinbesteko hitzordua da.
Bizkaian Busturialdeko enpresen esku dagozan 60 itsasontzi inguru batzen ditu. Eztabaidarako eta hausnarketarako nazinoarteko foroa da, gaur eta bihar, atunaren munduko urien arteko aliantza bat sortzeko helburuari eutsiz.
Atunaren arrantzearen sektorearen iraunkortasunari buruzko eztabaidea eta hausnarketarako nazinoarteko foroan, hitzorduak mundu mailako adituak batuko ditu eta gaur, maiatzak 2, goizeko 9:00etatik aurrera, eta Gabriel Ferrerok, Elikagaien Segurtasunerako Munduko Batzordeko (CSA) presidenteak, emongo dau inaugurazino-berbaldia.
Bermeo Tuna World Capitalek Atunaren Nazinoarteko Adierazpena aurkeztuko dau topaketa honetan. Honen helburua munduko arrantzearen balioaren % 20 eta mundu osoan merkaturatzen diran itsasoko produktu guztien % 8 baino gehiagoko (baita akuikulturea be) espezie baten baliabideak eta ekosistemak babestea da.
Foroaren helburua arrantza industria ikuspegi integralari eutsiz kudeatzea da: Ekonomia, gizartea eta ingurumena. 80 herrialdek baino gehiagok dabe atunari eskainitako arrantza sektorea, milaka itsasontzi ozeanoetan arrantzan eta ia 60 miloe lanpostu.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!