Guggenheim Bilbao Museoak eta La Caixa Fundazinoak 'Ikuspegiak' saila aurkeztu dabe

Bizkaie! 2023-05-02 08:10   Kulturea

Museoaren Bildumako obra adierazgarrienetara begirada barriak dakarzana.

Museoaren 25. urteurrena dala eta, Guggenheim Bilbao Museoak eta La Caixa Fundazinoak Ikuspegiak saila aurkeztu dute. Bertan, 25 ataletan zehar, kultur arloko (zinemea, musikea, modea, erretratugintzea, jantzea eta gastronomia) profesional entzutetsuek euren ikuspegiak eta hausnarketak konpartiduten ditue.

Bost eta zazpi minutu arteko iraupeneko ikusentzunezko piezatan, konbidaduek euren ikuskera personala eskaintzen dabe, nork bere bizitzan eta ibilbide profesionalean izandako esperientzietan eta Museoko artelanen aurrez aurre egotean sentidutako emozinoetan oinarrituta. Andoni Luis Aduriz sukaldaria, Leticia Dolera aktore eta zinemagilea, Israel Galván flamenko jantzari eta koreografoa, Alejandro Gómez Palomo (Palomo Spain) diseinatzailea, Cayetana Guillén Cuervo aktorea, Paco León aktore eta zuzendaria, Isaki Lacuesta zinemagilea, María José Llergo flamenko kantaria eta Cristina de Middel erretratugilea hainbat artelanetan sartuko dira eta beren sensazinoak konpartiduko ditue Museoko arte-arduradunakaz eta horreek, era berean, obra bakotxaren gakoak eta bitxikeriak azalduko deutsee.

Jeff Koonsen Puppy, Louise Bourgeoisen Ama, Richard Serraren Denboraren materia, Andy Warholen Ehun eta berrogeita hamar Marilyn koloretsu, Eduardo Chillidaren Sakona airea da eta Jenny Holzerren Bilborako instalazinoa dira ikuspegi askotatik behatutako obretako batzuk baina beste pieza eder batzuk be izan ditue aztergai: Georg Baselitz, Jean-Michel Basquiat, Joseph Beuys, Daniel Buren, Francesco Clemente, Mona Hatoum, Cristina Iglesias, Anselm Kiefer, Yves Klein, Sol LeWitt, Fujiko Nakaya, Ernesto Neto, Robert Rauschenberg, Richter Mark Rothko, Cy Twombly, Doris Salcedo, El Anatsui eta Ellsworth Kelly artistenak; azken bi horreen obrak oraintsu sartu dira Bilduman.

Lucía Agirre, Maite Borjabad, Manuel Cirauqui, Geaninne Gutiérrez-Guimarães, Lekha Hileman Waitoller arte-arduradunek eta arte-arduradun taldeko Marta Blàviak obrei eta artistei buruzko aditu-ikuspegia eskaini deutse konbidaduei, ikusmoldeen aberasgarri diran alkarrizketen bitartez.

Sail hau La Caixa Fundazinoaren eta Guggenheim Bilbao Museoaren koprodukzino bat da, Alejo Levis zuzendari dauena. Atal guztiak eskuragarri dagoz doban CaixaForum+ plataforman eta Guggenheim Bilbao Museoaren webgunean.

CaixaForum+ plataformea

2022aren amaieran La Caixa Fundazinoak dobako online plataforma bat merkaturatu eban: CaixaForum+. Hedapen kulturalean eta zientifikoan espezializautako katalogoa dau eta serieak, podcastak, dokumentalak, filmak, arte digitala, dibulgazino-programak, alkarrizketak, kontzertuak, operak eta beste hamaika formatu aurkitu daitezke bertan, bederatzi gairen inguruan egituratuta: arte bisualak eta plastikoak, arte eszenikoak, musikea, literaturea, pentsamendua eta historia, zinemea, arkitekturea eta diseinua, bizitza-zientziak eta zientzia fisikoak. CaixaForum+ plataformea eskuragarri dago eskuko telefonoetarako eta tabletetan erabilteko App Store-n (iOS) edo Google Play-n (Android) deskargau daitekezan aplikazinoaren bidez. Edukiak caixaforumplus.org webgunean be ikusi daitekez, baita telebista adimendunetan be AirPlay eta Chromecast bidez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu