Zabalik dago Bilbon 2023ko Aste Nagusiko kartela aukeratzeko lehiaketearen deialdia
2023-05-02 07:45 KultureaInteresdunek gehienez be lan bi aurkeztu leikiez online maiatzaren 31ko 23:59ak arte.
Bilboko Udalak 43. edizinoa beteko dauen Aste Nagusiko kartel lehiaketearen deialdia iragarri dau. Proposamenak aurkezteko epea maiatzaren 31ko 23:59ak arte egongo da zabalik. Aurreko edizinoan legez, aurten abuztuaren 19tik 27ra egingo dan Bilboko Aste Nagusia sustatzeko eta iragarteko lanak aurkeztu gura dituenek online aurkeztu beharko ditue, izan be, atal horretan bertan izango ditue eskuragarri lehiaketearen oinarriak.
Lehiaketa horretan edozein nazionalidadetako diseinu grafikoko profesionalek eta zaleek parte hartu ahal izango dabe. Aurkeztutako lanek, gehienez parte-hartzaile bakotxeko bi, originalak eta argitarabakoak izan beharko dabe eta izenburu edo goiburu batez identifikauta, izan be, aniztasuna balorauko da, rolak eta estereotipoak ebitauta.
Lanak formatu bertikalean aurkeztu beharko dira (50 cm x 70 cm) eta testu hau izan beharko dabe: Bilbao 2023-Aste Nagusia-Abuztuak 19-27 Agosto.
Herritarren aukeraketea
Kartel finalisten lehen aukeraketea Jai Batzordeak izentautako Epaimahaiak egingo dau. Epaimahaiak bederatzi kide izango ditu: Diseinu grafikoaren eta inguruaren komunikazinoaren munduagaz zerikusia daben bost persona; Udalbatzako hiru ordezkari, baita Itziar Urtasun Jai Batzordeko presidentea be; eta Bilboko Konparsen ordezkari bat.
Epaimahaiak 6 kartel aukeratuko ditu eta kartel horreek bagilaren 19tik 25era egingo dan herri-botazinoan parte hartuko dabe. Botazino sistema misto bidez egingo da, 2023ko Aste Nagusiaren irudia aukeratzeko orduan herritarren parte-hartzea errazteko; aurrez aurreko herri-botazinoa (zehaztu beharreko lekuan), udal webgunearen bidezko herri-botazinoa eta Epaimahaiaren botazinoa. Kartel irabazlea, hiru botazinoak batuta puntuazino gehien lortzen dauena izango da. Epaia bagilaren 27an jakinarazoko da.
2023ko Aste Nagusia irudikatuko dauen lan finalisteak 3.000 euroko saria jasoko dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!