Guggenheim Bilbao Museoa zabalik egongo maiatzaren 1ean

Bizkaie! 2023-04-28 13:44   Kulturea

Ordutegia: 10:00etatik 19:00retara.

Egunotan Bilboko Guggenheim Museora hurreratzen diranek arte-programazino erakargarri batez gozau ahal izango dabe, izan be, bigarren pisuan ikusgai dagoz Lynette Yiadom-Boakye: Halako ilunabar bizirik erakusketea eta Oskar Kokoschka. Vienako errebeldea (babesle bakarra: BBVA Fundazinoa); horreez gan, hirugarren pisuan Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako artelanak erakusten dira (babeslea: BBK); eta azkenik, Atrioaren inguruan, Joan Miró. Errealitate absolutua. Paris, 1920–1945 erakusketea dago, baita Yayoi Kusamaren lana be 103 aretoan: Infinituaren isla-gela – Gizakientzako zorion-guraria, unibertsoaz haraindik igorria, 2020. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu