Itxialdia Vol.10

Bizkaie! 2023-04-28 09:35   Kulturea

Bagilaren 2an, Punta Begoñan (Ereaga Kaian).

Marco De Mutiis (L. Chávez), Elisa Medde (F. Makking), Luis Juárez (N. Colazo), Alba Lafarga, Jon Uriarte (E. Font) eta Marta Gili | Ikusi handiago | Argazki originala

Gure jarduera gogokoenetako bat da hau, nahitaez bete beharreko hitzordua. Irudi garaikideagaz zerikusia daben gaiak barrikusteko eta bateratzeko gunea. Bertan parte hartuko dabe Elisa Medde –komisario, idazle eta FOAM-eko editorea–, Alba Lafarga –kultur kudeatzaile eta video saiogilea YouTuben–, Jon Uriarte –Londreseko The Photographer’s Gallery-ko komisario digitala–, Marta Gili –Frantziako Argazkilaritzearen Goi Eskola Nazionaleko zuzendaria–, Marco de Mutiis –Winterthur Museumeko komisario digitala–, María Ptqk –kultura-ikertzailea eta Getxophotoko zuzendari artistikoa– eta Luis Juárez –Balam aldizkariaren editorea–. Berbaldiak eta alkarrizketak goiz osoan izango dira, giro lasaian eta igesbiderik bako lekuan.

Egitaraua

9:30 – Aurkezpena.
10:00 – Alkarrizketea: Elisa Medde, Luis Juárez eta Jon Uriarte (ingelesez*).
11:20 – Alkarrizketea: Alba Lafarga, Marta Gili eta María Ptqk (gaztelaniaz).
12:30 – Deskantsua eta kafea.
13:00 – Alkarrizketea: Marco de Mutiis eta Jon Uriarte (ingelesez*).

*Aldibereko itzulpenagaz.

Erosi sarrerak hemen.

PhMuseum

PhMuseumek bere Photography Grant 2023 sariaren irabazleak ezagutarazo barri ditu eta Mattia Balsamini izan da Getxophotoren edizino honetan bere lana erakusteko aukeratua Protege Noctem lan indartsuagaz. 

Etena!, Getxophoto 2023, bagilaren 1etik 25era

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu