Bizkaiko Foru Aldundiak Usansoloko batzorde kudeatzailea izentau dau

Bizkaie! 2023-04-28 08:15   Pil-pilean

Usansoloko Batzorde Kudeatzailean 11 kide izango dira.

Bizkaiko Foru Aldundiak Usansoloko batzorde kudeatzailea izentetea onartu dau Gobernu Kontseiluan, Bizkaiko Lurralde Mugapeei buruzko 9/2012 Foru Arauak xedatzen dauen lez. Batzorde kudeatzailea, etorkizuneko udalaren ernamuina izango dana, 11 kidek osotuko dabe: 8 persona Usansolo Herria Alkartearen ordezkari eta 3 EAJ-PNVren ordezkari; Hauteskunde Batzorde Zentralak 2019ko maiatzaren 26ko udal hauteskundeetako emoitzetan oinarrituta bialdutako ziurtagirian jasoten dan legez.

Aldi berean, Usansoloko Txapelena baserrian maiatzaren 4an, 19:00retan, Usansoloko Kudeaketa Batzordea eratzeko bilkurarako deia egin da. Bilkura horretan, batzordeburua hautatuko da.

Kontuak kontu, Bizkaiko Foru Aldundiak espedientea garaiz eta behar bezela izapidetzen amaitu dau, Bizkaiko Batzar Nagusien agindua betez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu