'Harro nago hemen egoteaz, orduko Gobernu legitimo erasotu ha be ordezkatzen nagoalako'

Bizkaie! 2023-04-27 08:11   Kulturea

Felix Bolaños Presidentetza eta Memoria Demokratikorako ministroak Gernikan esandakoak dira.

Felix Bolaños Gernikako bonbardaketearen 86. urteurrena ospatzeko ekitaldietan izan da bart, Espainiako Gobernuko ministro bat ekitaldi horreetara joan dan lehen aldian.

Halan da be, ministroak ez dau Iñigo Urkullu lehendakariaren adierazpenik aitatu, hau da, bonbardaketatik 86 urtera, Estaduaren justizia errestauratiboko keinu baten zain gagozala oraindino, hain zuzen be.

Espainiako Gobernuak iragarri dauenez, Gernika oroimenezko leku izentauko dabe, 1937an, Gerra Zibilean, herritarrek bonbardaketa faxistearen astokeriak sufridu zituelako. Bolañosek hedabideen aurrean erantsi dauenez, Memoria Demokratikoaren legearen arabera era horretako lehenengo lekua Gernika izatea erabagi dogu.

Ganerakoan, sano jentetsuak izan dira egunean zehar Gernikan izandako ekitaldi guztietan, baita Gernika Sariak emoteko ekitaldian be, Bakearen eta berradiskidetzearen aldeko XVII. Gernika Sariak (Argentinako, Hegoafrikako, Timor-Leste eta Kolonbiako Egiaren Batzordeei eta gatazkan dagozan eremuetako edade txikikoakaz lan egiten daben Euskadiko Alkarteen plataformeari emon jakez). 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu