Toponimia ibilbideak martxan

Bizkaie! 2023-04-26 13:40   Kulturea

Lehenengoa Romo izango da apirilaren 25ean eta bagilaren 19an, 18:00etan. Urtekerea Ibaiondon.

Getxoko Udalak toponimia ibilbideak martxan jarriko ditu barriro apirilaren 25etik aurrera, urtero legez, udalerriko auzoak eta txokoak eta euren izenak hobeto ezagutzeko. Bizarra Lepoan alkarteagaz
alkarlanean atonduta, parte-hartzaileek ibilbide horreetan, besteak beste, udalerriko toponimia eta historia, ondare kulturala, paisajea eta geologia ezagutuko ditue, bi-hiru ordutan. Azalpenak euskeraz izango dira,
eta bateren bate ulertzeko arazorik izango baleu, horren mailara egokituko litzatekez azalpenak.

Ibilbide gidatuak doban diraa eta herritareei, ikastetxeei, euskaltegiei eta alkarteei zuzenduta dagoz. Ibilbideak hurrengoak izango dira:

 Romo: Apirilaren 25ean eta bagilaren 19an, 18:00etan. Urtekerea Ibaiondon.

 Portu Zaharra: Apirilaren 27an eta bagilaren 13an, 18:00etan. Urtekerea San Nikolas plazan.

 Algorta, Usategi parkeraino: Maiatzaren 3an, 18:00etan. Urtekerea Satistegi plazan.

 Andra Mari: Maiatzaren 9an, 18:00etan. Urtekerea eleizan.

 Andra Mari-Getxo bizikletaz: Maiatzaren 16an eta bagilaren 27an, 17:00etan. Urtekerea eleizan.

 Areeta: Maiatzaren 22an eta bagilaren 7an, 18:00etan. Urtekerea Bizkaia Zubia plazan.

 Neguri: Maiatzaren 25ean eta bagilaren 21ean, 18:00etan. Urtekerea Karmen eleizan.

 Algorta Aiboa: Maiatzaren 30ean, 18:00etan. Urtekerea Satistegi plazatik.

 Hezeguneak-Baserri auzoa: Bagilaren 1ean, 18:00etan. Urtekerea Fadura kiroldegitik.

 Punta Begoña: Bagilaren 5ean, 18:00etan. Urtekerea Galerietako atetik.

Astean zehar, goizez, ikastetxeek ibilbideak egiteko aukerea izango dabe.

Informazino gehiago eta izena emoteko: getxo.toponimia@gmail.com eta 627 899 320 telefono zenbakian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu