Jantzako 4. mailako ikasleek Gradu Amaierako 'Eskukatu' lana aurkeztuko dabe

Bizkaie! 2023-04-26 12:25   Kulturea

Barakaldo Antzokian, apirilaren 29an, arratsaldeko 20:00etan.

Dantzertiko -Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolako-Dantzako 4. mailako ikasleek Eskukatu jantza ikuskizuna aurkeztuko dabe Barakaldon
Ikasleen euren dramaturgia dauka ikuskizunak eta Gradu Amaierako Muntaia aurkeztuko dabe, zapatuan arratsaldeko 20:00etan, Barakaldo Antzokian.

Fabian Thomé izan dabe horretarako eskolan koreografo konbidadu. Jantzari eta irakasle honek zuzendu dau lana eta bere esku egon da manipulazinoaren inguruko
hausnarketa poetikoa egiten dauen piezearen koreografia be. 2022-2023 ikasturte honetan Jantzako goi mailako ikasketak amaituko dituen Dantzertiko bosgarren
promozinoko ikasleek, eskuek gizarte-manipulazinoan daben inpaktua aztertzen dabe Eskukatu programan.

Ikuskizunerako sarrerak Barakaldo Antzokiko leihatilan erosi daitekez estreinaldiaren egunean bertan. Sartzea doban da lekua bete arte.

Obra hau estreinetako agertokia aukeratzerakoan, Barakaldo Antzokiak eta Jantzertik daben lankidetzea hartu da aintzat. Helburu bikotxa dau lankidetza horrek, izan be, eskolako ikasleei prestakuntzea osotzen eta titulua jarduera osogarriak atontzen laguntzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu