Gernika bonbardeau eben orain 86 urte

Bizkaie! 2023-04-26 08:32   Pil-pilean

Aurten lehenengoz, Félix Bolaños ministro espainiarra lora eskaintzan izango da arratsaldeko 16:30ean.

Egunean zehar egingo diran ekitaldien artean, ondokoak nabarmendu daitekez:

Topaketea Kultur Etxeko Gela Barrian, 09:00-10:00. Parte-hartzaileak: Doys Ardila, Claudia Alejandra Sepúlveda eta Liliana Zambrano Quintero.

Atontzailea: Gernika Gogoratuz

Omenaldia George Steeri Barrenkale Barrena Kalean, 10:30-11:00

Atontzailea: Gernikazarra / Udala

Bakearen eta berradiskidetzearen aldeko XVII. Gernika Sariak (Argentinako, Hegoafrikako, Timor-Leste eta Kolonbiako Egiaren Batzordeei eta gatazkan dagozan eremuetako edade txikikoakaz lan egiten daben Euskadiko Alkarteen plataformeari emongo jakez), Lizeo Antzokian, 12:00etan.

Atontzailea: Udala

Bonbardaketetatik bizirik urten ebenen omenezko bazkaria Jai Alai Frontoian, 14:00etan.
Antolatzailea: Udala

4 Minutu. Sirenea Pasilekuan. Konbidadua: Martxoak 3 alkartea

Sirena Astran. Konbidadua: Ohiana Goiriena (Pavel Gonzalezen bikotea).
Atontzailea: Gernika Batzordea / Lobak / Kultur Etxea
Merkurio / Astra / Pasilekuan 15:45ean.

Omenaldia. Bonbardaketan hildakoen aldeko lora eskaintzea. Kanposantuan, 16:30ean.

Gernika garretan kale antzerkia Foru Plazan, gaueko 21:00etan.
Atontzailea: Gernika Garretan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu