Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazinoak eta Euskaltzaindiak lankidetza hitzarmena sinatu dabe
2023-04-25 13:15 KultureaEuskerearen arloan zerbitzuak euskeraz emotea da asmoa.
Gaur, apirilak 25, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazinoak eta Euskaltzaindiak erakunde bien arteko lehen lankidetza-hitzarmena sinatu dabe: Federazinoko burua, Juan Carlos Castillo Ezpeleta eta Euskaltzainburu Andres Urrutia Badiola izan dira hitzarmena sinatzeko arduradunak.
Sagrario Aleman Astitz Akademiaren Nafarroako ordezkaria be izan da gaurko ekitaldian.
Holan, bada, euskerearen arloan, Nafarroako berezko hizkuntzan, lan egiteko interesa formalizau egiten da, udaletako teknikarientzako prestakuntza-eskaintzea zabalduz, euskeraz argitaratutako testuen kalidadea eta ulergarritasuna hobetuz, toponimiagaz eta tokiko berbakereagaz zerikusia daben ikerketetan eta proiektuetan parte hartuz, bai eta mendiak, poligonoak, bide publikoak eta bestelakoen izentapen egokia adierazoz.
Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazinoak hitzarmen honen edukiaren barri emongo deutse alkartutako toki erakundeei eta toki erakundeek egiten dituen konsulta guztiak koordinauko ditu. Era berean, helburu horreek lortzeko, arlo horretan eskumena daben ganerako erakundeakaz eta, batez be, Nafarroako Gobernuagaz lankidetzan jardutea aurreikusten da.
Erakunde sinatzaileak:
Euskaltzaindia, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako foru aldundien babespean mila bederatziehun eta hemezortzian sortua, euskararen arloko erakunde aholku-emaile ofiziala da.
Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa toki entitateek osatzen dute, beren interes komunak babesteko eta, bereziki, tokiko autonomia babesteko, Foruaren Hobekuntzari buruzko Legean aitortuta dagoen moduan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!