2023/04/27 19:00

Bilbon, Burtsa Udaltegian. | Berbaldiak

'83-23 Alkarlan uriolea'

19:00



Hizlariak: Alazne Olabarrieta (1983ko Txupinera, Mamikiko konparsakidea), Karmelo Landa (1978an lehenengo Jai Batzordeko kidea, 1983an Txomin Barulloko konparsakide eta garbiketa-brigadetan ibilitakoa), Francis Díez (Doctor Deseo taldeko abeslaria), Javier Rodriguez (Zazpikaleko Bihotzean auzo-alkarteko burua eta Tximitxurri konparsako kide izana), Amaia Goikoetxea (Kazetarien Euskal Alkargoko buru eta Dekanoa) eta Maria Jesús Lanciano (Iralako auzo-alkarteko kidea eta 1983ko Jai Batzordeko kidea).


Elkarlan birea
-ren lehenengoa izango da hau, datozen asteotan Bilboko hainbat auzotara berbaldiak eta erakusketa ibiltaria eroango dituana, Elkarlan Uriolea ekintza bildumearen barruan, izan be, aurtengo Aste Nagusian 40 urte beteko dira 1983ko uriolak izan ziranetik. Bilboko Konparsok, aurten, orduan jazotakoa eta konparsek zoritxarrari aurre egiten jokatutako rol garrantzitsua gogora ekarri nahi dogu Alkarlan Uriolearen bidez.


Bilboko Konparsok egindako erreportajea lehenengoz ikusi ahal izango da, 15 minutuko erreportaje labur honetan, orduan konparsakide ebizan lagun batzuen testigantzak jaso ditugu, Aste Nagusi bete-betean Bilbo atrapau eban uraren eta, ondoren, herritarren aldetik sortutako alkarlan uriolearen neurriaz jaubetu gaitezan. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu