Gure Zirkuak hilaren 28an ekingo deutso orain arteko birarik ibiltarienari
2023-04-25 11:12 KultureaMaule-Lextarren, Andoainen eta Lazkaon egingo ditu geldialdiak.
Gure Zirkuak Zuberoara lehenengo aldiz eta aurten Bilbo Ezkerraldera edota Tafallaldera be heldu nahi dau.
Maule-Lextarren ekingo deutso datorren barikuan, apirilaren 28an, seigarren birea izango danari. Eta abiapuntuak berak erakusten dau ondoen zelakoa dan asmoa aurten euskal zirku ibiltariak, sekula baino ibiltariagoa, hain zuzen be.
Gure Zirkuak ipar-hego, luze-zabal zeharkatu nahi dau Euskal Herria 2023. urte honetan eta horren adibide da, ohikoa izan dauen Gipuzkoatik eta Bizkaitik urten, eta Zuberoan hasiko dauela ekinaldia.
Maule-Lextarreko egonaldia amaituta, Gipuzkoan sartuko da taldea eta Andoainen eta Lazkaon egingo dau maiatza, bagilean Bizkaira heldu aurretik.
Aurtengo ibilbidean Gure Zirkuak ez deutso uko egingo sekula heldu bako eskualdeetara heltzeko helburuari eta, besteak beste, Bilbo Ezkerraldera eta Nafarroan Tafallaldera egin asmo dau bisitea euskal taldeak.
Etorkizunak esango dau noraino helduko dan 6. birea, baina oraingoz ondokoak dira datorren barikutik aurrera Gure Zirkuak 2023. urtean eskainiko dituan saioak:
• Maule-Lextarre:
- Apirilaren 28an, barikuan, 19:00retan.
- Apirilaren 29an, zapatuan, 16:00etan eta 18:30ean.
- Apirilaren 30ean, domekan, 11:00etan.
• Andoain:
- Maiatzaren 5ean, 19:00retan.
- Maiatzaren 6an, 16:30ean eta 19:00retan.
- Maiatzaren 7an, 12:00etan eta 18:00etan.
- Maiatzaren 12an, 19:00retan
- Maiatzaren 13an, 16:30ean eta 19:00retan
• Lazkao:
- Maiatzaren 19an, 19:00retan.
- Maiatzaren 20an, 16:30ean eta 19:00retan.
- Maiatzaren 21ean, 18:00etan.
- Maiatzaren 26an, 19:00retan.
- Maiatzaren 27an, 16:30ean eta 19:00retan.
- Maiatzaren 28an, 18:00etan.
- Bagilaren 2an, 19:00retan.
- Bagilaren 3an, 16:30ean eta 19:00retan.
Sarrerak hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!