957 gida-txakurrek gure herrialdeko itsuei laguntzen deutse

Bizkaie! 2023-04-25 09:57   Pil-pilean

Euskadin 25 txakur aktibo dagoz: Araban bi, Gipuzkoan 12 eta Bizkaian 11.

Txakur Gidariaren Nazinoarteko Eguna dala eta (apirilak 26), persona itsu baten ondoan dabizanean arretea ez galtzeko garrantzia eskatzen deutse gizarteari.

Gida-txakurrak ederrak dirala, portaera eredugarria dabela eta jarrereagatik eta egiten daben lanagaitik eredugarri dirala jakinda, Txakur Gidariaren ONCE Fundazinoak hainbat gomendio egin ditu herritarrentzat eta beste maskota batzuen portaera egokia bermatzeko:

• Ez distraidu inoiz txakur gidaria arnesa jantzita badaroa, izan be, gidari-lana egiten dabil.

• Ez emon inoiz jatekorik txakur gidari bati. Ez dakizu elikadura-intolerantziaren bat dauen eta haren osasunari kalte egin leikieon Kontuan izan gizakientzat egokiak diran eta txakurrentzat kaltegarriak diran elikagaiak badagozala egon.

• Ez itxi inoiz zure txakurra libre, txakur gidari bat gertu badago. Kontrolauta eduki beti zure ondoan.

• Itsuari oharren bat emon nahi badeutsazu, ez bota horretarako uhaletik edo txakurraren arnesetik. Joan harengana eta egin eizu, ahal dala, eskuineko aldetik.

• Txakur gidariek be deskantsu eta aisialdi momentu asko izaten ditue.

Txakur Gidariaren Nazinoarteko Eguna babesteko, ONCEk bost milo kupoi ilustrauko ditu ondoko goiburuari eutsiz: Orain ez. Gidatzen nabil.

ONCEren helburuetako bat itsuak gizartean sartzea da. Enplegua, gizarte eta kultura-hartu-emonak eta autonomia personala dira lan horren oinarriak. Horregaitik sortu zan Txakur Gidariaren ONCE Fundazinoa orain hogeita hamar urte baino gehiago, Europako eta Ipar Amerikako gida-txakurren eskolen eredua hartuta.

Txakur Gidariaren ONCE Fundazinoak 3.500 txakur inguru emon deutsee gure herrialdeko itsuei edo ikusmen txikia dabenei.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu