'Animau zaitez' Argentinan, Cordobako Villa Maria Euskal Etxean
2023-04-25 08:57 KultureaVI. Jaialdia garagarrilaren 14tik 30era izango da.
Zabalik dago –maiatzaren 12ra arte- Villa Mariak atontzen dauen Animau Zaitez programan izen emoteko epea. Parte-hartzaileek Argentinako euskal etxe eta herri honetan, euskerea, musikea, jantzak, sukaldaritzea edo kirol tailerrak zein barriketaldiak izaten dira 15 eguneko egonaldian.
Animau Zaitez programea, 2016etik Villa Mariako Euskal Etxeak atondutako alkartruke proiektua da. Argentina eta Euskal Herriaren arteko hartu-emonak estutzeko asmoz, proiektu honek euskal kultureagaz zerikusia daben ekintzak bultzatzea dau helburu; 21 eta 30 urte bitarteko (ez baztertzailea) euskal gazteei zuzendua, programa honek garagarrilaren 14tik 30rera Argentinara bidaiatzeko aukerea daben gazteen bila dabil.
Euskal etxearen 70. urteurrena ospatzeko hasitako proposamen hau, Necocheako euskal etxeak 2004tik aurrera aatontzen eban Hator Hona proiektua oinarri hartuta. Deialdi honek Argentinako euskal komunidadeko kideak ezagutzeko aukerea emoten dau, distantzian euskal kultureari zelan eusten jakon erakusteko eta itsasoaren alde bietako esperientziak konpartidu ahal izateko.
15 eguneko egonaldian, erakundeko familiek eskainiko dabe ostatua eta otorduak familiek nahiz euskal etxeak emongo ditue. Urte honeetan proiektua Euskal Etxearen eraikinean egin da (Villa Marian, Cordoban) baina aurten gustauko litxaieke egitasmoa herriko kaleetara eroatea.
Gazteek honako baldintzak bete behar ditue: Euskaldunak izatea, 21 eta 30 (ez baztertzailea) urte bitartekoak, euskeraz eta gaztelaniaz berba egitea eta gitxienez honako arlo bitan ezagutzak izatea: Euskal jantzak, euskerea, euskal kirola, sukaldaritzea eta euskal musikea. Ez da behar ezelako diplomarik, ezinbestekoa ezagutza horreek zabaltzeko gogoa izatea da.
Parte-hartzaileek aitatutako egunetan Argentinara joateko aukerea izan behar dabe. Azkenik, Euskal Herrira bueltaukeran, jarduerea ezagutarazo eta zabaltzeko laguntzea eskatuko jake.
Izena emoteko oinarrizko galdetegia bete behar da eta, bestetik, euskal kulturea oinarri hartuta, proposamen bat/batzuk garatzea bideoz eta idatziz, hau da, bakotxaren ezagutzetatik, zein ekintza egingo leuken Argentinan Euskal Herria eta bere kulturea ikusarazoteko. Gazteek Argentinarako hegaldia ordaindu beharko dabe (joan-etorria), baita bidaiaasegurua be. Programeagaz zerikusia daben gastuak euskal etxearen esku dgoz (otorduak, materialak...) 15 egunetan zehar.
Informazinoa:
cvascovm@gmail.com / animazaitez.cvascovm@gmail.com
Eskaerak 2023ko maiatzaren 12ra arte jasoko dira. Behin deialdia zarratuta, emoitzak programearen sare sozialetan (/animazaitez) eta e-posta bidez argitaratuko dira, maiatzaren 15etik 19ra.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!