Nafarroaren Eguna 2023
2023-04-25 07:45 KultureaApirilaren 30ean,
Aurten be, Basaizea alkarteak atonduta Nafarroaren Eguna izango da apirilaren 30ean. Kulturaldiak edo denporan Kultur Astea deitua zanak, 1979 urtean sortu eta orain arte irauten dau. Helburutzat dau Baigorriko eskualdean euskerazko ekitaldiak eskaintzea, besteak beste, antzerkia, kantaldiak eta barriketaldiak.
Kulturaldia bakotasunari erantzuteko sortu zan, sasoi haretan euskerazko sorkuntzak eta oso murritzak baitziran. Gaur egun, eskaintzea sano aberatsagoa da baina ez dogu begi bistatik galtzen euskeraz bizi nahi badogu, holako ekitaldiak beharrezkoak dirala eta oraindino asko dagoala egiteko, euskal kultureak leku txikiegia dauelako gure lurraldean. Beraz, bere maneran eta bere ahal xumeakaz Basaizea saiatuko da Euskal Herriaren barrualdean kulturea biziarazoten eta bazterrak animetan, euskeraz.
Sasoi ilunen ondorioak bizi ondoren, aurten be indartsu gatoz, ez dogu gure herria kanposantu lez ikusi gura, gure hizkuntzea behar dogu, hazurdura bat behar dauen hizkuntzeak arnasa hartu daian, emon deiotsagun biziteko leku seguru bat.
Arlo musikalean, besteak beste, Dupla, Janus Lester, Broken Brothers Brass Band eta Willis Drummond izango dira.
Bertsorik be ez da faltako: Baigorriko Familien Xokoan, Aitor Etxebarriazarraga, Maddalen Arzallus, Joanes Ilarregi eta Nerea Ibarzabalek kantauko dabe eta Aner Euzkitze eta Libe Goenaga musikarien laguntzinoa be ez da txarra izango.
Informazino gehiago eta egitaraua hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!