Sormene 2023
2023-04-25 07:48 KultureaGaldakaon, 2023ko apirilaren 27tik 30era
Udabarriko Sormene hitzorduan, euskal kulturgintzea jagotea izango da ardatz eta inoiz baino herritar gehiagok parte hartuko dabe, izan be, 200 galdakoztar baino gehiago ibiliko dira sormen lanetan. Ganera, ekitaldi bereziak eskainiko dira beren-beregi Sormenerako sortutakoak.
Jantzearen nazinoarteko egunean (apirilak 29) era askotako jantzek alaituko ditue Galdakaoko kaleak, bertsoakaz eta musikeagaz batera. Kulturgintzearen komunidadean biziteko aldarri bat izango da.
Egitaraua:
Apirilak 20, eguena:
Sormene aurkeztuko jake galdakoztarrei eta Zizpa gazte konparseari buruzko Iratxoa behar genuen dokumentala aurkeztuko da 19:00retan, Torrezabal Kultur Etxean. Udabarriko Sormeneren edukiak eta egitaraua aurkezteaz gan, Galdakaoko gazte sortzaile bik, Aitzol Zamalloak eta Xabi Ealok, Galdakaoko Zizpa gazte konparseari buruz sortu daben dokumentala aurkeztuko da.
Apirilak 27, eguena:
Goizean ikasleentzako tailerrak izango dira ikus-entzunezkoen inguruan. Josi Sierra galdakoztar zinemagileak Sormeneri buruzko film laburrak zelan grabau eta editau erakusten dabil ikastetxeetan, BideoSormene atalean. Tailerrak ikasleei bideratuta egon arren, edozeinek parte hartu ahal izango dau BideoSormenen.
Eguen arratsaldean kultur adierazpide askotako sortzaileen txandea izango da Bapateko Sormene atalean; gehienak, galdakoztarrak izango dira. Bat-batean sortutako ikuskizunean parte hartuko dabe Alfonso Medina, Aratxo Angulo, Beñat Armentia, Gaizka Chamizo, Garazi Arrese, Ione Ibarretxe, Karlos Aretxabaleta Txapel, Marijose Bayon, Naroa Larriba, Nerea Larrazabal eta Shakti Olaizola sortzaileek. 19:00retan izango da, Torrezabal Kultur Etxean.
Apirilak 28:
Goizean ikasleentzako arte plastikoen tailerra izango da eta horma-irudi ibiltaria egingo dabe Santi Brouard plazan, Karmele Gorroño galdakoztar artista plastikoa lagun dabela. Kartoizko kutxakaz egindako horma-irudia egingo dabe ikasleek.
Arratsaldean, Oihana antzezlana eskainiko dau Atx Teatro taldeak, El Punto Gunea eta Itzuli konpainien eskutik, 19:00retan Torrezabal Kultur Etxean.
Apirilak 29:
Sormene Ibiltaria. 30 minutuko ekitaldiak izango dira, Galdakaoko leku askotan eskainiko diranak:
18:30ean, Urretan: Galdakaoko Akëer musika taldearen kontzertua.
19:15ean, Iturrondon: Galdakaoko Divenire jantza eskolakoen erakustaldia.
20:00etan, Someran, bertso-saioa: Balkoitik Balkoira: Paula Amilburu eta Josune Aramendi.
20:45ean, Santi Brouard plazan, emakume rap kantariak: Fani, Herbas, Marta eta La Basu. Galdakaoko Andra Mari jantza taldeko musikariak lagun, leku batetik bestera kalejirea izango da.
21:30ean, Taupada jantza eskoleak eskainiko dau ikuskizuna Torrezabal kultur etxearen horma batean.
Apirilak 30, domekea:
BideoSormene rallyean aurkeztuko diran film laburren proiekzinoa eta sariak emotea, 18:00etan Torrezabal Kultur Etxean.
Sormeneren lau lan arloetatik (sormena, plazak, komunikazinoa eta transmisinoa) 2021eta 2022ko edizinoetan transmisinoan sakontzea erabagi zan. 2022ko udagoienean, transmisinoa arloaren barruan, amatasuna, sorkuntzea eta euskerea jorratu ziran eta aurten, jagoletzea hartu dabe gogoetagai eta sormenerako pizgarri: Gure jardunean, jagoteak bizirautea esan nahi dau. Jagon euskerazko kulturgintzea bizi daiten.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!