35 irudi aukeratu ditu epaimahaiak
2023-04-24 11:03 KultureaGetxophoto-ren herri partaidetzarako espazioa da hau.
Nahi dauenak aldez aurretik ezarritako gaiaren – Etena! – inguruko bere argazkia bialdu ahal izan dau eta holan jaialdian parte hartu. Emoitzea estilo eta genero nahasketa anitza eta aberasgarria izan da.
150 argazki baino gehiago jaso ditue munduko hainbat lekutatik: Argentina, Australia, Belgika, Brasil, Kanada, Kolonbia, Kuba, Danimarka, AEB, Egipto, Frantzia, India, Iran, Italia, Japonia, Mexiko, Peru, Portugal, Erresuma Batua edota Venezuela.
35 irudi aukeratu ditu epaimahaiak – atontzaileek eta konbidadu bik osotua (Eukene Olague eta Gorka Garate) – Algortako Dendetako 35 saltokiren erakusleihoetan erakusteko. Ganera, gida bat argitaratu dabe, argazki irabazleei eta saltokiei buruzko informazinoa batzen dauena.
Bestalde, Algortako Dendak alkarteak Diego Jambrinaren A 50 mm del mundo La vida debería ser así siempre aukeratu dau Getxoko egile batek egindako argazkirik onena bezela eta 100 euroko bonua emon deutso alkarteko dendetan konsumiduteko.
Informazino gehiago eta 35 irudi finalisten barri hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!