Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietan igaz 2,5 miloe mailegutik gora egin ziran

Bizkaie! 2023-04-21 11:15   Kulturea

Aurten, audioliburuak jarri dira eskuragai.

Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietan igaz 2.536.461 mailegu egin ziran eta horreetatik 2.409.612 maileguak euskarri fisikoan egin ziran, aurreko urtean baino 137.274 gehiago. Liburutegien arteko maileguek be, hau da, erabiltzaile batek liburu bat bere liburutegian topetan ez badau, beste
batetik helarazoten jako. Gaur egun Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareak 935.360 erabiltzaile ditu, 2021ean baino 15.211 gehiago.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritzako Liburutegi Zerbitzuak 2004an sortu eban Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea, Euskadiko liburutegi publiko guztiak batzeko, sinergiak sortzeko eta zerbitzuak hobetzeko. Sarearen partaide da Arabako Foru Aldundia eta, batez be, udal-titulartasuneko liburutegiek osotzen dabe, nahiz eta zerbitzu horretan udalaz kanpoko titulartasuneko beste batzuk be sartzen diran (Eusko Jaurlaritzaren Liburutegi Nagusia, Arantzazuko Liburutegia, HABE,...). Gaur egun Euskadiko Irakurketa Publiko Sarea 198 udalerritan kokatutako 297 liburutegik osotzen dabe eta 6.819.858 ale batzen ditu. Honako honeek dira Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean 2022an gehien mailegatutako liburuak:

 Gaztelaniaz:

o El libro negro de las horas (Eva García Saénz de Urturi)
o La Bestia (Carmen Mola)
o Violeta (Isabel Allende)
o De ninguna parte (Julia Navarro)
o En plena noche ( Mikel Santiago)

Euskeraz:

o Eraikuntzarako materiala (Eider Rodriguez).
o Aitaren Etxea (Karmele Jaio).
o Izurdeen aurreko bizitza (Kirmen Uribe).
o Azken etxea (Arantxa Urretabizkaia).
o Karena (Alaine Agirre).

eLiburutegia

Euskadiko liburutegi digitalak eLiburutegiak, iaz 126.849 mailegu egin zituan, aurreko urtean baino 8623 ale gitxiago, baina 2019ko maileguaren ia bikotxa izan da. Ganera 5.864 erabiltzaile barri erregistrau ziran eta danetara, gaur egun, 58.860 persona dagoz eLiburutegian izenda emonda.

Urtarrilean mailegatu zan liburu gehien, 12.116, eta urteko lehen hilebetea izan zen erabiltzaile barri gehien erregistrau zan hilebetea be. Honako honeek dira 2022ko datuak:

2022an honako honeek izan ziran eLiburutegian gehien mailegatutako liburuak:

 Gaztelaniaz:

o El libro negro de las horas (Eva García Saénz de Urturi).
o La Bestia (Carmen Mola).
o Sira (María Dueñas).
o Últimos días en Berlín (Paloma Sanchez Garnica).
o Lo que la marea esconde (María Oruña).

Euskeraz:

o Miñan (Amets Arzallus eta Ibrahima Balde).
o Eraikuntzarako materiala (Eider Rodriguez).
o Izurdeen aurreko bizitza (Kirmen Uribe).
o Aitaren Etxea (Karmele Jaio).
o Ezekiel (Jasone Osoro).

Gaur egun 26.217 ale batzen ditu eLiburutegiak eta 12.600 film eta dokumental inguru ikusteko aukerea be eskaintzen dau. 2023. Urtean, audioliburuak be eskuragarri dagoz liburutegi digitalean. 100 bat audio-liburu dagoz erabiltzaileen eskura, horreetatik 18 euskeraz eta kopurua handitzen joango da.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu