'eten' goiburuari eutsiko deutso Literaturiak

Bizkaie! 2023-04-21 09:39   Kulturea

Maiatzaren 5etik 7ra egingo da 2023ko Literaturia Jaialdia.

Egitarau potoloa iragarri dabe atontzaileek eta hasierako egunean, maiatzaren 5ean, Zarautzeko Modelo Aretoan, Jon Benitok irakurriko dau manifestua 20:00retan eta segiduan azken oturuntzan izango dira Aner Euskitze, Oihana eta  Haizea Arana eta Leire Vargas.

Hurrengo egunean, besteak beste, KALAKAN (20:00) eta Liburu Azokea (12:00) nabarmendu daitekez eta, azken egunean, maiatzaren 7an, Mare, ilargiari poemak (11:00), Bihurguneak eta bideak alkarrizketan (12:30), Itziar Ugarte, Uxue Apaolaza eta Ines Osinaga protagonista izango diralarik eta Liburu Azokea (11:30-14:00) eta Ahotsenea Liburu Aurkezpenak (12:00-14:00).

Euskal letren plazea da Literaturia

Helburua Euskal literaturea sustatzea da eta urtero literaturea izaten da ardatza, euskeraz sortua edo euskerara ekarria eta herritik eta herrirako egina.

Makinatxu bat jarduera izaten dira, besteak besrte, liburu-azokea, liburu-aurkezpenak, mahai-inguruak, musikea eta barriketaldiak.

Kontuak kontu, 2008. urtean Larrabetzun sortu zan eta 2014tik Zarautzen egiten da, Literaturia Kultur Alkarteak atonduta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu