'Piztu jakin-mina', 42. Uda Ikastaroak prest

Bizkaie! 2023-04-21 07:55   Kulturea

Nobel sari bi izango dira gure artean: Klaus von Klitzing eta Jack Szostak.

Personak ez gara sekula hain konektauta egon, ez dogu ezagutzea hain eskura izan eta, halan da be, desinformazinoa gure bizitzetan barruratu da. Hainbeste edukiren aurrean gatxa da guztia dudan jarri eta galbahea pasetea. Jakiteak ahalegina eskatzen dau eta, geure erabagiak hartzea baino errazagoa da korronteak eroan gaitzan ixtea.

Ezagutzearen alde lanean dabilen erakundea gara eta lehen lerrotik bizi dogu informazino urioleak eragindako fenomeno hau. Eta, honen aurrean, eragitea jagoku, herritar guztiei mobidu daitezala eskatzen deutsegu, norberaren buruari galderak egitea eta erantzunak dudan jartea. UdaIkastaroetatik, garaiko desafioen aurrean, pentsamendu kritikoa eragin nahi dogu etorkizuna argituko dauen mobimentu hori topetako: Ezagutzearen alde, piztu zure jakin-mina.

Gizarteko arlo guztietako eragileen eta herritar danen topagune dira Uda Ikastaroak eta aurten 152 Uda Ikastaro programau ditue, aurrez aurreko ikastaro gehienak Donostian, Bilbon eta Gasteizen egingo dira eta, aurten be, presentzia izango dogu Nafarroan eta Akitania Barrian. Aurrez aurrekoak izango diran ikastaro gehienetan online zuzenean be parte hartzeko aukerea izango da eta, ikastaroetan parte hartzen daben eragile guztien partaidetzea sustatzeko metodologia ugari erabiliko dira hogeitik gora Uda Ikastarotan.

Askotariko profilei zuzenduriko eskaintzan, arreta berezia jarriko dabe gazteakan eta giza eskubideak be jorratuko dira Kulturea eta artea ahaztu barik Kultura eta arteak gizartearen eraldaketa eragiten dute baliabide garrantzitsuak eskainiz.

UIK munduan

Ikastaroetan parte hartzen daben adituen bidez ezagutza maila egiaztatzeaz gan, Udako Ikastaroek eragile akademiko, enpresarial eta sozialakaz hartu-emon sareak eskaintzen ditue, ezagutzearen arloan nazinoarteko erreferente bihurtuz. Esangura horretan, aurten DIPC-k atondutako mintegietan, Nobel sari bi izango dira gure artean: Klaus von Klitzing eta Jack Szostak.

Matrikulazinoa

• Epea: apirilaren 20tik ikastaro bakotxa hasi arte.

• Izen-emotea: www.uik.eus

• Uda Ikastaroei buruzko informazinoa hemen. www.uik.eus atarian

Lankidetzak

UPV/EHUko Uda Ikastaroak alkarlanaren emoitza dira. Eskerrak luzatu nahi deutseguz ezagutzearen alde
Uda Ikastaroak gauzatzeko ezinbestekoak diran gure Antolakuntza Batzordeko kideei: BBVA Fundazinoa, Eusko Jaurlaritzea, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako Udala. Eskerrak baita zikloetako laguntzaile diran Irizar, Osakidetza eta Bilboko Udalari be eta ikastaroen babesle diran guztiei. Horreekaz batera, zelan ez, ikastaroen zuzendari eta hizlari guztiei gure esker ona adierazo nahi deutsegu aurten be ilusinoz eta ezagutzaz betetako programea osotzen laguntzeagaitik.

Hedabideei ezagutzearen zabalkundean eskaintzen deuskuen laguntzea be eskertu behar deutsegu.

Gizartean jakin-mina pizteko helburua konpartiduten dugu hedabideetako profesionalakaz eta ezinbesteko bidelagun baitira guretzako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu