Liburuaren Nazinoarteko Egunaren harian, lehiaketea dakar EIZIE-K

Bizkaie! 2023-04-20 11:24   Kulturea

Literatura Unibersala eta Urrezko Biblioteka bildumen ganeko lehiaketea da.

Literatura Unibersala eta Urrezko Biblioteka bildumen ganeko 10 galdera atondu ditue eta bakotxari hiru erantzun posible gehitu deutsee.

Sari bi emongo ditue:

1) Zozketa bat egingo dabe galdera guztiak ondo erantzun dituen parte-hartzaileen artean. Saria: Liburu bi: Literatura Unibersaleko liburu bat eta Urrezko Bibliotekako beste bat. Irabazleak aukeratzen dituanak.

2) Zozketa bat egingo da parte-hartzaile guztien artean. Saria. Liburu bat: Literatura Unibersaleko liburu bat edo Urrezko Bibliotekako bat. Irabazleak aukeratzen dauena.

Parte hartzeko epea: 2021eko apirilaren 20tik 23ra.

- Joan galdetegira (EIZIE-ren webgunera be jo daiteke eta Nor da Nor datu-basera. Erantzun guzti-guztiak ez dituzue hor topauko, baina bai gehienak).

EIZIE-ren sare sozialetan eta albistegietan jakinarazoko dabe zein diran irabazleak. Edozelan be, irabazleei mezu bat bialduko jake zer liburu aukeratu dituen galdetzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu