Ane Pikaza protagonista dauen 'El mejor de los mundos' (EMDLM) proiektu eszenikoa estreinauko dabe
2023-04-20 10:19 KultureaEstudio Gheadak lanaren estreinaldia aurkeztuko du
Eszenaratze honetan, ikuslea Ane Pikaza artistearen eskutik zuzenean eboluzionatuz doan ikus-entzunezko autoerretratu baten eregiteko prozesuan lekuko izango da. Estudio Gheadak performancea, bideoa eta teknologiaren erabilerea aztertzen ditu aurkezpen honetan.
Performancea, bideoa eta teknologiaren erabilerea narratiba eszeniko legez aztertzen dituan proiektu eszenikoa da hau eta Ane Pikaza artistea dau interprete moduan.
Eszenaratze honetan, publikoa bakarrizketa baten lekuko izango da. Bertan, protagonisteak bere bizitzearen, bizitako esperientzien eta egungo egoerearen ebaluazinoa egingo dau, bere bizitzako hainbat momentutan izandako itxaropenen eta egungo egoerearen balantzea eginez. Holan, interpretearen eta teknologiaren arteko alkarrizketa bat sortzen da eta autoerretratua eregiten laguntzen dau.
Lan honen barruan, eten barik konektauta dagoan gizarteagaz lotutako gaiak aztertzen dira eta zelan saiatzen dan persona bat gizarte horretan bere burua kokatzen. Pribatasuna eta publikoaren gatazkea ikusiko da, esperientzia personal eta akats guztiak pribatuak izateari itxi eta pantaila baten atzean ezkutautako ikusleentzat publiko izatera igaroko dira.
EMDLM proiektua instalazino artistiko legez hasi zan 2018an. Gizarte globalizatu eta konektautako bati zeozelako tensinoa ezkutatzen deutsen erretratu batzuk ditu ardatz.
Hitzordua: Gaur. apirilak 20, izango da arratsaldeko 19:00retan, Azkuna Zentroko auditorioan.
Iraupena: 60 minutu geldiune barik.
Sarrerak: 18€ / 12,5€ AZ Txartelagaz.
Ane Pikaza (Bilbo, 1984)
Arte Ederretan eta Antzerkian lizentziau zanetik, ilustrazinoaren eta arte eszenikoen munduak buztartu ditu. Profil multidiziplinarra, ilustrazinoaren eta sektore paraleloen arteko hainbat formatu, aplikazino eta loturak ikertzeko aukerea emon deutsona.
Gheada. Entretenimenduan, ikusizko arteetan eta jatorrizko edukien sorkuntzan espezializautako estudioa da. Ikus-entzunezkoen munduan hamarkada bat baino gehiagoko esperientzia daben artistek osotzen dabe.
Fitxa artistikoa
Zuzendaritzea: Gheada.
Dramaturgia: Rut Briones.
Interpretea: Ane Pikaza.
Kamarea: Ce Pams.
Iluminazinoaren diseinua: David Alcorta.
Ikusizkoak eta espazio eszenikoa: Gheada.
Musikea: Adrián García de los Ojos.
Musika espazioa: Ibon Aguirre.
Koreografiako aholkularia: Jaiotz Osa.
Eskerrak: Emilia Martín, Olatz Aldonza.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!