Txosnaganera joan gura dabenentzako zabalik dago izena emoteko epea

Bizkaie! 2023-04-19 11:24   Kirola

Bagilaren 8ra arte emon daiteke izena.

Nerea Lopez eta Andrea Abaskal, igazko ibilbide laburreko irabazleak. | Ikusi handiago | Argazki originala

Bilboko Konparsak Federazinoak XI. Txosnagane mendi-igoeran izena emateko epea zabaldu dau. Izen-emotea doban da bagilaren 8ra arte, konpartsen bilbokokonpartsak.eus webgunean.

Txosnagane, Biderdi, Ganetxiki eta Larrentxu izenak erabilten dira Pagasarri eta Ganekogorta gainen artean dagoan mendia izentetako eta 877 metroko altuerea dauka. Igaz, ibilbidea aldatu behar izan eben, Supersur aubtobidearen Bolintxuko loturearen eraikuntza lanakaitik eta, agintariek ohiko ibilbidea bertatik igarotea galarazo ebelako. Aurten ohiko bide biak berreskuratu ditue, parte-hartzaileek aukeratzeko:

Lehenengoa, luzea, mendian eskarmentua dauen jentearentzat, 19,48 kilometrokoa (854 metroko goranzko desnibela). Goizeko 8:15ean dokumentazinoa batu eta 15 minutu geroago urtengo dabe kirolariek San Adrian auzoko eleizearen paretik.

Bigarrena, laburragoa, 14,39 km (446 metroko goranzko desnibela). Parte-hartzaileek 9:15ean dokumentazinoa batu eta 15 minutu geroago urtengo dabe, leku beretik.

Helmugea Atxuriko Enkarnazino plazan izango da, auzoko jaiakaz bat eginez. Bertan, mendizaleek mokaua eta behar dan guztia topauko dabe; han bertan be izango da parte-hartzaileentzako sari-banaketea.

Izen-ematea Bilboko Konparsak kolektiboaren webgunean be egin daiteke bagilaren 8ra arte, (edo parte-hartzaile kopurua agortu arte).

Argibide gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu