Poetas en Mayo / Poetak Maiatzean XI. Nazinoarteko Poesia Jaialdia maiatzaren 2an hasiko da
2023-04-19 09:33 KultureaMexikori eskainitako edizinoan, poesia herritarren artean zabaltzea da helburua.
Aurten, maiatzaren 28ra arte, 100 ekitaldi baino gehiago egitea aurreikusi da: Gasteizen, baita Arabako hainbat herritan be. Atontzaileek aurreratu dabe Pedro Guerra, Aurora Luque, Sheila Blanco, Marwán, Sole Giménez, Alfonso Armada, Arkano, Anari edo Indran Amirthanayagam poeta zeilandarra izango ditugula gure artean.
Mexikori eskainitako edizinoan, Alejandro Paniagua eta Laura Hernández lako poetak eta Cruz de Olvido ikuskizuna, Juan Záizar kantariaren omenezko Altar de Muertos be ezin ahaztu.
Denporaldi barri honetan, ohikoak diran ekitaldiek be alaituko gaitue, besteak beste, Poesia Etxarteetan, Usoen Eguna eta Itsasoari begira.
Estaduko eta nazinoarteko poetek, gustu eta edade guztietarako, poesiak Arabako bizitza sozial osoa hartzen lagunduko dabe.
Horrezaz gan, maiatzaren 5an, Kristalezko Orrialdeak ® jarduerea hasiko da eta poetek euren bertsoak idatziko ditue denda kolaboratzaileetan.
Poetas en Mayo / Poetak Maiatzean Nazinoarteko Jaialdiaren helburua poesia herritarren artean zabaltzea da, nazinoko eta nazinoarteko poetak ezagutarazoz, Gasteizen eta Araban bazter guztietara poesia eroanez.
Jaialdiaren hasieran, maiatzaren 2an, 3an eta 4an, besteak beste, Poesia eta musikea buztartzen dituan tailerra eskainiko dau Honorino García artisteak; hitzordua Blioaniztuna Gelan da arratsaldeko 18:00retan.
Informazino gehiago eta egitaraua hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!