Bunker: 'Hau ez da gerra bat' antzezlanaren berbaurrea

Bizkaie! 2023-04-18 11:32   Kulturea

Apirilaren 20an, eguenean, Gasteizko Hibridalab zentroan, 20:00etan eskainiko dabe.

Maiatzaren 10ean, Thusia eta Piszifaktoria Ideien Laborategia konpainia arabarrek sortutako Hau ez da gerra bat antzezlana estreinauko da Gasteizko Printzipal Antzokian. Antzezlan hau, baina, sorpresaz betetako artefaktu transmedia bat da.

Bunker izeneko ikuskizunean, gerrea hasi aurretik, bunker batean gordeko dira Lei, Zan eta Magenta personaiak. Eurekaz batera gordelekuan sartuko diran ehun lagunek hareen aurrekariak ezagutuko ditue, antzerki-esperientzia berezi batean.

Hau ez da gerra bat antzezlanaren berbaurrea da Bunker, antzezlanean kontetan diran istorioak osotzeko eta personaiak sakonago ezagutzeko balio dauena.

Bunkerrean piano bat izango da protagonista eta Igor Arzuaga musikariak antzezlanerako sortutako soinu-bandea joko dau zuzenean. Bien bitartean, Aiora Sedano, Irati Agirreazkuenaga eta Gabriel Ocina aktoreek antzezlaneko personaia nagusiak gorpuztuko ditue, Mikel Ayllonen zuzendaritzapean.

Ekimen berezi hau apirilaren 20an egingo da, eguenean, Gasteizko Hibridalab zentroan, 20:00etan. Egun horretan bertan, Igor Arzuagak sortu dauen soinu-bandea binilo formatuan eskuratzeko aukerea izango da.

Ikuskizun berezi honetaz gan, martxan da hauezdagerrabat.eus webgunea be. Bertan, audiofikzino bat entzuteko aukerea dago, antzezlaneko giroan sartzeko aukerea emoten dauena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu