2023/04/18 - 2023/04/22

Gasteizen, Vital Fundazinoa Kulturunean (Dendaraba). | Ikus-entzunezkoak

ICOFF-GASTEIZ, Film Laburren Nazinoarteko Jaialdia

.

Gasteizeko Film Laburren Nazinoarteko Jaialdia, Vital Fundazinoa Kulturunera bueltauko da apirilaren 17tik 22ra, Vital Fundazinoaren eskutik eta Vitoria-Gasteizko Udalaren eta Arabako Foru Aldundiaren babesari esker. Sonia Pacios eta Kepa Sojo zinemagile eta kultura eragile arabarren zuzendaritzapean, Estaduko film laburren lehiaketa bat eta munduko zinemaldi onenetan eta Espainiako film laburren nazinoarteko lehiaketetan saritutako, izentatutako edo parte hartu daben lan zinematografikoen erakustaldia buztartzen ditu jaialdiak.

1.127 film aurkeztu ziran, 2022an baino 253 gehiago, edizino honetan parte hartzeko deialdira. Horreen artean, 30 hautatu dira atal Ofizialerako eta 14 Eusko-Araba atalerako, jasangarritasunean, genero bardintasunean eta aniztasunean oinarritutako programazinoaren alde eginez, bertko proposamenetan euskerearen erabilerea ahaztu barik. 

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu