Euskal ordezkariek Max sarietarako 13 izentapen ditue
2023-04-17 13:28 KultureaSGAE, Egile eta Editoreen Espainiako Alkarteak gaur, apirilak 17, emongo ditu Max Sariak.
La Dramática Errante Ane Pikazak eta Maria Goiricelayak sortutako bilbotar konpainiak bost izentapen jaso ditu, Yerma eta Altsasu lanakaitik. Lehenengoak, Federico Garcia Lorcaren lanaren egokitzapenak, egokitzapen edo bersino onenaren Max saria (Maria Goiricelaya) irabazi leike, baita eszena zuzendaritza onenarena (Maria Goiricelaya) eta emakumezko aktore onenarena (Ane Pikaza) be.
Altsasu, antzezlanak, barriz, antzerki ikuskizun onena eta antzerkiko egiletza onena (Maria Goiricelaya) sariak irazi leikez.
Kukai konpainia saria irabazteko hautagaia da Eta orain zer? ikuskizunagaitik: Jantza ikuskizun onenaren, argiztapen diseinu onenaren (David Bernues) eta ikuskizun eszeniko baterako sormen musikal onenaren (Pascal Gaigne) sariak irabazi leikez.
Gainera, Iñaki Rikarte eszena zuzendaritza onenaren atalean dago izentatuta, Supernormales antzezlanean egindako lanagaitik.
Zuhaitzak landatzen zituen gizona Gorakada taldearen lana, barriz, ume, gazte eta familia ikuskizun onenaren atalean dago izentauta.
Marta Eguileor egile barri onenarenean, Borderland antzezlanean egindako lanagaitik.
Horrezaz gan, Sexberdinak Tanttaka Teatroaren ikuskizuna produkzino lan onenaren Max sarirako dago izentauta.
Ikerne Gimenez espazio eszenikoaren diseinu onenerako, El cuaderno de Pitágoras lanagaitik.
Kontuak kontu, El bosque Mario Bermudez Gilen lanak batu ditu izentapen gehien, zazpi, hain zuzen be.
Beste alde batetik, sari berezi bi emon dira: Ohorezko Max Saria, Tricicle eta Amateur edo Social Max Saria, Sergio Claramuntek sortutako Payasospital alkartearen lana autortzen dauena.
Azken buruan, Publikoaren Max Txalo Saria be emon da lehen aldiz, El Petit Príncep-ek jaso dauena.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!