Azkuna Zentroak P. Staff-en 'The Foundation' (2015) filma aurkeztu dau

Bizkaie! 2023-04-17 12:22   Kulturea

Aimar Olaizolagaz izango dauen barriketaldiaren barri be emon dabe.

Aimar Arriola komisarioak Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroko ikertzaile bezela, Un deseo de forma (2020-2023) proiektuagaz jarraitzen dau. Ikerketa honen barruan, P. Staffen The Foundation (2015) filma emongo dabe eta ondoren, Aimar Arriolari alkarrizketea egingo deutso. Topaketea, apirilaren 18an, martitzenean, izango da, 18:30ean Bastida Aretoan.

The Foundation (2015) filman Tom of Finland Fundazinoaren inguruko gorabeherak azaltzen dira, Los Angelesen AEBn, XX. mendeko artista erotikoaren egoitzan. Ez da Tom of Finland-ari buruzko film bat, gure gorputzari zein buruari galderak egiteko espazioa baino. Aldi berean, filmak ikuslea irudi,
esperientzia eta gomutakaz inpliketea dau helburu.

Ondoren barriketaldia izango dauen proiekzino-saio honetan, anbibalentzia hori bikoiztu egiten da, filma orain barriro aztertzeko esperientzian.

P. Staff (Ingalaterra, 1987)

Los Angelesen eta Londresen bizi eta lan egiten dauen poeta eta artistea. Veneziako azken Bienal de Arte ezagunean (2022) parte hartu eban. Artistearen proiektuetan hainbat baliabide erabilten ditu, besteak beste, bideoa, collagea, instalazinoa eta testua. Haren lanetan, historiak, teknologiak, kapitalismoak eta legeak gorputzen eraketea zelan eraldatzen daben aztertzen da, generoari, gaixotasunari eta krisi ekologikoari arreta berezia eskainiz. Espai 13, Fundació Miró, Bartzelona (laster, 2023); Love Life II, Commonwealth and Council, Los Angeles (2022) eta Love Life, Galerie Sultana, Paris (2022) dira bere azken erakusketetako batzuk.

Apirilaren 18an da hitzordua, 18:30ean, Bastida Aretoan. Sartzea doban, jarlekuak bete arte.

Un deseo de forma

Jarduerea, Aimar Arriola komisarioak Azkuna Zentroko ikertzaile alkartu lez zentroan jorratzen dauen Un deseo de forma (2020 – 2023) programazinoaren barruan kokatzen da.

Azkuna Zentroak bere lan arlo propioa jorratzea da proiektuaren helburua, Zentroaren programazinoaren barruko ikuspegi eta artearen presentzia indartzeko.

Era berean, datorren maiatzaren 9an, 18:30ean, Karlos Martínez B. artistearen aurkezpena egingo da, Aimar Arriolagaz batera Lock Key topaketan.

Gainera, egun bat lehenago Un deseo de forma ekimenaren barruan, Karlos Martinez B. artistearen eta Aimar Arriolaren arteko barriketaldia izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu