Badator 'Identitarteak' antzezlana
2023-04-17 09:42 KultureaGilkitxaro taldearen lan barria.
Taldeak 25 urte bete ostean euren buruari nor eta zer diran galdetzen deutse. Beti be komediatik eta olgetatik planteetan ditue dudak. Beti be ikuslearengandik hur eta kabareta laztantzen botaten ditue galderak.
Ane Zabala eta Galder Perez galdera barri eta zaharrakaz olgetan jarraitzeko asmoz, Lutxo Egia idazlearen testua oinarri hartu eta Aitor García de Vicuña (Gartxito) musikariagaz antzezlana sortu dabe.
Ibili ala ez ibili
Izan ala ez izan, antzerkiaren galdera handietakoa izan, bada. Ibili ala ez ibili, hori be bada teatroaren beharrezko olgetea.
Antzerki lan honetan jokatzen daben personaiak zeozer, bateren bat, izatera ibiliko dira
dira, olgetan.
Etenik bako bilaketea dan barriketaldiaren olgetan ibiliko dira, galduko dira eta topauko dira.
Personaiak ala ez personak. Identidadeak ala identitarteak.
Identidade berbea aitatu barik, terminoa eta terminoakaz soka batean galtzeko moduko olgetea dakarre Finn eta Seric protagonistek. Beti be umorez, olgetea
bestela ez baita olgeta. Baita ironiaz beti be, barriketaldia bestela ez dalako barriketaldi.
Absurdua, ezta? Bai, izan bada, badalako. Holan dabilelako.
Lutxo Egia
Hainbat eleberri, narrazio-bilduma, kronika, saiakera, zine-gidoi eta antzerki-testu sortu ditu. Azken urteotan identitatei buruz jardun du artistikoki. Transitoak: Bi-lingual performancea egin eban, hizkuntz identidadeen inguruan. Identitarteak antzezlana idatzi eta Transitoak: Haren da nire. Noiz utzi zenion zeure bizitza bizitzerari? performancea jarri eban martxan. Ahotseneako eta BIRA Kulturako kidea da.
Aitor García de Vicuña (gartxito)
Musikari gasteiztarra. Urteak atzera Montauk taldean ibili zan eta egun Mice eta Pasadena taldeetako
musikaria da.
Azken hamarkadan Hala Bedi irratiko 'Hiru Kortxea' saioko kidea izan da.
Identitarteak lanagaz lehen aldiz sartuko da antzerkiaren munduan.
Ane Zabala
Gabriel Aresti hil zan urtean jaiotako Bilbotarra. Kazetaritzan antzezteaz gan aktorea be
bada. Gilkitxaro antzerki talde sortu eban 1993an. Hainbat antzezlanetan parte hartu eban, besteak beste,
“Honolulu leku bat”, “8 begi”, “Adarretatik zintzilik”, “Mirande Kabareta”, “Morbus Operandi”, “ETAren
agiri bulegoa”.
Galder Perez
Gabriel Aresti hil zan urtean jaiotako Bilbotarra. Kazetaritzan antzezteaz gan aktorea be bada.
Gilkitxaro antzerki talde sortu eban 1993an eta hainbat antzezlanetan parte hartu dau, besteak beste, Honolulu leku bat, 8 begi, Adarretatik zintzilik, Mirande Kabareta, Morbus Operandi, ETAren agiri bulegoa.
Identitarteak
Testua: Lutxo Egia.
Dramaturgia eta zuzendaritza: Gilkitxaro.
Interpreteak: Ane Zabala, Galder Perez eta Aitor García de Vicuña (Gartxito).
Jantziteria eta elementu eszenografikoak: Ramona Bilbao Izaguirre.
Soinu diseinua: Aitor García de Vicuña (Gartxito).
Argiztapena: Rubén Martínez Blanco.
Kartela: Gontzal Gutierrez.
Laguntzaileak: Garaion Sorgingunea, Zart Ingenio, Mimosa Bulegoa, Karmela Kontrakultur, Cafe Bar Bilbao, Daniel F. Carrasco, Iñaki Ziarrusta, Olatz Gorrotxategi eta Jon Koldo Vázquez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!