Txokolatezko baletxalupea eregiko dabe
2023-04-14 13:03 KultureaGozoa alkartearen eta Albaola Itsas Kultur Faktoriaren ekimena da.
Gozoaren ardatz garrantzitsuenetako bat sektorearen ikusgarritasuna da eta txokolatezko Gernika koadroaren erantzun bikainaren ondoren, ezin da alperrik galdu aukerea. Eusko Jaurlaritzeagaz promozino-kanpainan gabiz bete-betean eta emoten deuskuen babesari esker aurrera egingo dogu.
Albaola Itsas Kultur Faktorian ondarearen ikuspuntutik balioa daben ontziak eregiteaz gan, itsas kulturearen balioa eta zabalkundea lantzen dira, batez be, ontzigintzearen lanbidearen eta horregaz lotutako beste lanbide batzuen transmisinoa.
Gozoak alkarteak, ofizioari, sukaldariari eta danok alkarregaz garatzen dogun sektoreari ikusgarritasuna, aintzatespena eta prestigioa emon gura deutso eta herri proiektu bat aurkeztu deuskue: Antxina Euskal Herria aberastu eta txokolatea Europan zehar zabaltzeko balio ebana.
Txokolatezko bale-txalupeak 8 metroko luzerea izango dau eta 1.500 kilo txokolate erabiliko dira.
Istorio baten birsorkuntzearen hasierea izango da eta haren urratsak jarraitu ahal izango ditugu. Txokolate mobimentu barri bat dago azken urteotan; mobimentu hori kakaoa ekarteko, eraldatzeko eta euskal marka bategaz merkaturatzeko erabili ahal izango dogu eta holan, Euskal Herriari ondare gozoa bueltauko jako.
Kontuak kontu, Albaolako gune bat lantegi bihurtuko da laster eta atondutako espazioan, museoaren ibilbidearen barruan, publikoak lanean ikusi ahal izango ditu beharginak.
Egutegia
Txalupea eregiten hasteko egun ofiziala apirilaren 17a izango da eta amaierea, barriz, bagilaren 1erako aurreikusi dabe.
Bisitetako ordutegia: Eguaztenetik zapatura: Arratsaldeko 15:00retatik 18:00retara.
Parte-hartzaileak: Gozoa-Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Lapurdi eta Nafarroa.
Antolatzaileak: Gozoa eta Albaola.
Albaolako teknikari bik txokolategileei lagunduko deutse eraikuntza-teknikak erakutsiz.
Gastronomia Gozoa artisauaren proiektuaren zuzendaritzea: Lorena Gómez.
Proiektuaren zuzendaritzea, Albaolako Xabier Agote.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!