Urruña, apirilaren 29an, Sketchcrawlaren topaleku

Bizkaie! 2023-04-14 08:52   Kulturea

Bazter guztietako marrazkilariak batzen dira.

79. Sketchcrawla izango da Urruñan. Nazinoarteko deialdi hau hiru hilebetean behin atontzen dau Euskalherria's Sketchcrawl taldeak. Hamabi urte pasau dira lehenengo deialdia egin zanetik eta 11 Euskalherria's Sketchcrawl taldea sortu zanetik. Azkenak Iruñean, Dulantzin, Antzuolan eta Elorrion izan dira.

Deialdi horreetan bazter guztietako marrazkilariak batzen dira koadernoan marrazteko, begien aurrean daukaguna beti be.

Hitzorduak edegiak dira, parte-hartzaileak eta horizontalak, danok alkarregaz ikasteko, dakiguna konpartidu eta bakotasunak agirian ixteko.

Era horretako deialdietan aitzindaria da Euskalherria's Sketchcrawl baina beste esparruetan beranduago sortu diran taldeetako partaideek geugaz dabiz Euskal Herriko kaleetan, alkarren osogarri baikara.

Urruña 79. SketchCrawla

10:00 Abadia Jauregia.
12:00 Ama Sokorrikoaren kaperea.
13:00 Urruñako plaza.
Bazkaria.
16:00 Urtubi Jauregia.
18:00 Agurra.

 

 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu