2023/04/30 11:00
Ibarrangelun. | AzokakVII. Ibarrangeluko Azokea
11:00
Ibarrangeluko erdiguneko Elexalde auzoan urte birik behin egiten dan produktuen azokea egingo dabe apirilaren 30ean, pandemiak eragindako geldialdiaren ostean. Ibarrangeluko Azoka Taldeak eta Albano Jauregi Kultur Alkarteak atondu dabe ekimena, Ibarrangeluko Udalaren eta Kutxabanken babesari esker. Ibarrangeluko eta Busturialdeko produktuak sustatzea eta salgai jartea da azokearen helburua, batez be, baina baita urrutiagokoak be, besteak beste, Gipuzkoakoak.
Azokeak 31 salmenta eta erakusketa postu hartuko ditu eta Elexalde auzoko aparkalekuan jarriko da, udaletxearen eta San Andres eleizearen ondoan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!