Food 4 Future – Expo Foodtech, Barakaldon egingo da maiatzaren 16tik 18ra
2023-04-13 12:24 KultureaElikagaien eta edarien industriako profesionalentzako nazinoarteko kongresua.
F4F – Expo Foodtech 2023, elikagaien eta edarien industriako 7.000 profesional baino gehiago batuko ditu maiatzaren 16tik 18ra Barakaldoko BEC erakustazokan, sektoreari lehiakortasuna hobetzen eta industria jasangarriagoa bultzatzen lagunduko deutsen azken barrikuntzak eta urtenbideak ezagutzeko.
250 enpresa erakusketari baino gehiagok euren azken urtenbideak aurkeztu eta nazinoarteko 450 aditu baino gehiago Food 4 Future World Summitean parte hartuko dabe, industriak etorkizunean izango dituan erronkei buruz ikuspegia konpartiduteko.
Hiru egunetan, Bilbo, foodtech sektorearen munduko uriburua izango da F4F – Expo Foodtech kongresuari esker, izan be, elikadurearen eta edarien industriarako nazinoarteko erreferentziazko foro teknologiko lez finkatu egin da bere segmentu guztietan.
Prentsaurrekoan honako honeek parte hartu dabe: Bittor Oroz Izagirre, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordea; Ainara Basurko, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko saileko foru diputadua; Xabier Ochandiano, Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotzia; Javier Dueñas, F4F – Expo Foodtech-eko presidentea eta Campofrioko CEOa; Rogelio Pozo, Food 4 Future World Summit kongresuaren zuzendaria eta AZTIko CEOa; eta Sergio Fabregat, F4F – Expo Foodtech-eko zuzendaria.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!