X. Eusko Eguna Ezpeletan
2023-04-13 08:20 KultureaWillis Drummond, Mouss & Hakim (Zebda), Le Bal du Samedi Soir eta DJ K-PÜX be Ezpeletan izango dira.
Apirilaren 15ean, zapatuan, urteroko jai herrikoi handia izango da, topagune eta alkartrukerako hitzordu garrantzitsua, kultura, ekonomia, laborantza, alternatiba eta alkartasun-dinamikak buztartuko dituana.
Egun osorako jai giroa, goizeko 10:00etatik 20:00etara, edozeinentzako egitarau aberatsa:
- Lekuan lekuko produktore eta sortzaileen merkatua.
- Umeentzako Xokoa egun osoan.
- Alkarteen herrixkea, animazino eta bestelakoakaz.
- Berbaldiak.
- Laborarien bazkaria, merkatuko produktuakaz.
- Herriko ostaleriek proponidutako sukaldeburuen pintxoa.
- Ezpeletako herriaren bisita gidatua.
- Eta orain zer? Jantza ikuskizuna, Oinak Arin taldeari esker.
- Herri kirolak.
- Musikea: Alaine Txaranga, Tipli Tapla batucadea, Herrian Kantuz...
Kontzertuak
Willis Drummond, Mouss & Hakim (Zebda), Le Bal du Samedi Soir (15 eusko/€ han berean, 12 eusko/€ aurre salmentan).
After-a DJ K-PÜXegaz 05:00ak arte (kanpalekua lekuan bertan).
Informazino gehiago eta egitaraua hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!